Baginako eraztuna.

Baginako eraztuna edo eraztun baginala iraupen luzeko antisorgailu hormonala da. Etileno-binil azetato polimeroaz osatuta dago, 5 zentimetroko diametroa du eta baginan kokatzen da. Eraztuna etonogestrel eta etinilestradiol, eme-hormonak, kopuru txikian eta jarraian askatzen joaten da, pilula antisorgailuaren moduan. Hauek mukosa baginala xurgatzen dute eta obulazioa galarazten du. Eraztunaren eraginkortasuna pildora antisorgailuaren antzekoa da, %99,7koa.

Erabiltzeko modua

Eraztun baginala, emakumearen hilekoarekin bat doa, hilekoaren lehen egunean jartzen da eta tanpoiaren moduan ezartzen da baginaren barruan. Hor uzten da hiru astez (21 egun) eta hiru asteak igarotzen direnean eraztuna kentzen da eta aste batez deskantzatzen da suposatuz tarte horretan hilekoa etortzen dela. Eraztuna ez da baginatik mugitzen baginako hormen artean finkaturik geratzen delako. Eraztuna baginaren barruan egoten da sexu harremanak edukitzean eta normalean ez da nabaritzen. Erabiltzen hasi aurretik komenigarria da medikuarenera joatea. Herrialde batzuetan medikuaren agindua behar da.

Abantailak

Desabantailak

Kanpo estekak