Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Birikako edema
Deskribapena
Motaarnas gutxiegitasuna, respiratory signs and symptoms (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateapneumologia, Kardiologia
osasun-larrialdia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakbumetanida, furosemida, azido etakriniko, torasemida, sodio etakrinatoa eta mannitol hexanitrate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ81.1 eta J81
GNS-9514 eta 518.4
DiseasesDB11017
MedlinePlus000140
eMedicine000140
MeSHD011654
Disease Ontology IDDOID:11396

Birikako edema biriketako odol kapilar eta albeoloen arteko interstizioan gerta daitekeen likido metaketa ezohikoari deritzo.

Afekzio horrek biriketako gasen elkartrukea oztopatzen du eta ondorioz, organismoak oxigenoa eskuratzeko duen gaitasuna zaildu.[1]

Birikako edema pairatzen duen gizabanakoaren bihotzak lan/indar handiagoa egin beharko du organismo osora odola ponpatzeko. Bihotzaren aparteko esfortzu horrek birikako odol hodien gainean presio handiagoa eragiten du. Presio gehigarri hori murrizteko odol hodi horiek likidoa askatzen dute birikako interstizioan.

Etiologia

Birikako edema normalean bihotz-gutxiegitasun batekin erlazionatuta dago.[2] Bihotzaren odola ponpatzeko zailtasunak eragingo du lehenik, ezkerreko bentrikuluaren presioa igotzea eta horrekin batera ezkerreko aurikularena. Ezkerreko aurikularen presioa igotzeak eragingo du birika-zainen eta kapilarren presioa igotzea, izan ere, hona birika zainak helduko dira. Birika zain eta kapilarretan odol bolumena eta beraz presioa handituko da. Presio handipen horren ondorioz, likidoa kapilarretatik aterako da kapilarren eta albeoloen arteko interstizioan metatzeko, baita albeoloen barruan, gasen trukea zailduz.[3]

Bihotzaren barrunbeak eta bestelako atalak. Arreta jarri batez ere ezkerreko aurikula eta bentrikuluei baita birika zainei

Sailkapena

Kokapenaren eta kausaren araberakoa izan daiteke:

Kausaren arabera

Biriketako edemaren kausak bi azpitalde nagusitan sailkatzen dira:

Kardiogenoa

Bihotz arazo batek sortuko du edema. Esan dugun moduan ohikoena bihotz-gutxiegitasun bat izango da. Dena dela, gutxiegitasun hori arazo desberdinen ondorioz sor daiteke:

Ez-kardiogenoa

Bihotzarekin erlazionatuta ez dagoen arazo baten ondorioz sortzen denean edema:


Kokapenaren arabera

Edema non kokatzen den arabera bi azpitalde bereizten dira:

Interstiziala

Likidoa interstizioan metatzen da, albeoloak konprimituz

Albeolarra

Likidoa albeoloen barruan metatuko da.

 1:Trakea 2:Birika arteria 3:Birika zaina 4Hodi albeolarra 5:Albeoloak 7:Bronkioak 8:Bronkio tertziarioak 9:Bronkio sekundarioak 10:Bronkio primarioak 11:Laringea

Toraxeko erradiografia

Biriken adarkadurak

Frogarik errazena da eta oso erabilgarria. Biriketan likidoak egonez gero, infiltrazio hauek zuriz ikusiko dira. Bihotzaren gutxitasunean jatorria duten edemen kasuan bihotza eta birika zainak handituta ikusiko dira eta biriketan likidoak tximeleta hegoen itxura izango du. Beste jatorri bat duten edemen kasuan infiltrazio zuriak lausotuago edo leku zehatz batean soilik ikusiko dira jatorriaren arabera.

Elektrokardiograma

Ezinbestekoa da arritmiak eta miokardioko infartuak antzemateko. Izan ere, honen bidez bihotz maiztasuna, erritmoa eta odol fluxua lortzen dira.

Egoera egonkor bat lortu denean, medikuak historia klinikoari buruz egingo dizkio galderak gaixoari; batez ere, ea aurretik gaixotasun kardiobaskularrak edo biriketakoak izan dituen. Azkenik, edemaren jatorria ezagutzeko hurrengo azterketak egiten dira:

Gasometria

Horren bitartez odoleko oxigeno eta karbono dioxido mailak neurtzen dira eta biriketako edema dutenetan oxigeno maila baxuak egoten dira. Karbono dioxidoari dagokionez, hasieran maila baxuak izango dira arnas maiztasuna handitzean ondorioz ohikoa baino gehiago ezabatzea eragiten baitu. Karbono dioxido maila altuak edukitzeak egoera okerrera egiten dagoela adierazten du eta honekin batera odola azidifikatu egongo da. Normalean odol lagin hau arteria erradialetik hartzen da eskumuturraren mailan.

Inograma

Azterketa honetan odoleko ioien mailak ikusten dira. Hauen artean garrantzitsuena potasioarena da honek arritmiak eragin ditzakeelako.

Hemograma

Honekin odoleko substantzien mailak ezagutzen dira.

Entzima kardiakoak

Miokardio infartua ematean maila altuak egoten dira.[4]

Ekokardiograma baten adibidea.

Ekokardiograma

Ekokardiografoak ultrasoinuak sortzen ditu eta hauek bihotzeko egitura desberdinen aurka jotzean, bakoitzaren lodieraren arabera, uhin desberdinak sortuko dituzte. Ekokardiografoa uhinen hartzailea izango da eta hauen desberdintasunean oinarrituta bihotzaren irudi bat sortuko du. Honi esker bihotzeko balbulen arazoak, bihotz-hormen mugimendu ez-ohikoak, bihotzaren inguruko likidoa eta gaixotasun kongenitoak ikusi daitezke.

Aurreko azterketen bidez ez bada birika edemaren jatorria identifikatzen hurrengoak egiten dira:

Birika arterien kateterismoa

Honen bidez birika kapilarren presioa neurtzen da. Medikuak kateterra hankako edo besoko zain batean sartzen du eta birika arteriaraino gidatzen du. Ondoren, honen buruan dagoen baloia puztu eta hustuz presio desberdintasunak neurtzen dira.

Bihotz kateterismoa

Bularrean mina edukitzekotan egiten da koronarioetako angiografia batekin batera. Kasu honetan, medikuak kateter fin bat sartzen dizu iztaiko, lepoko edo besoko zain edo arteria batean eta bihotzeraino gidatzen du X izpien irudien laguntzaz. Ondoren, bihotzeko odol hodiak tindatzeko substantzia bat txertatzen dio gaixoari X izpietan hauek ikusteko. Honela, lortzen dugu angiografia. Prozesu honetan zehar, itxitako odol hodiak ireki daitezke ezkerreko bentrikuluaren ponpaketa hobetuz. Honi esker, ganbaretako presioak neurtzen dira eta balbulen egoera aztertzen da.

Klinika

Likidoa pilatzen doan heinean, sintomak larriagoak izango dira.

Gaixotasun honi lotutako beste zantzu batzuk:

Diagnostikoa

Medikuak gaixoari azterketa fisiko bat egingo dio eta ikusi daitezkeen sintomak hurrengoak dira:

Birika edema bat dugunean ezinbestekoa da tratamendu azkar bat ematea, ondorioz, lehenengo egiten diren azterketak, azterketa fisikoaren ondoren, hauek dira:

Tratamendua

Birikako edemaren tratamenduari dagokionez, garrantzitsuena bere kausa detektatzea izango da hori zuzentzeko. Erantzun hori lortzean tratamendu etiologikoa zehazten da. Bestalde, gaixotasun hau tratatzeko ezinbestekoa izango da odoleko oxigeno kontzentrazio maila fisiologikoa baino txikiagoa ez izatea. Horretarako euskarrizko tratamendua erabiltzen da:

Bestalde, badaude metodo batzuk birikako edemaren ondorioz metatutako likidoa kentzeko:

Pronostikoa

Birikako edema potentzialki hilgarria izan daitekeen afekzioa bada ere, maiz tratamendu egokiarekin sendatu daiteke. Birikako edemaren pronostikoa aldakorra da afekzioa bera eragiten ari den eragilearen arabera. Koadroa arina bada eta bat-bateko tratamendua ezarrita, normalean gaixoa guztiz sendatu ohi da. Ostera, koadroa larria bada, tratamendua jasota ere gaixoa hil daiteke.

Hori dela eta, afekzioaren sendapena azkarra edo geldoa izan daiteke. Paziente batzuk arnasgailu baten beharra izango dute epe luzean zehar.

Prebentzioa

Ez dago birikako edema guztiz ekiditeko modurik. Arrisku handiko afekzioak dituzten pertsonak sintomak agertu bezain laster medikuaren arreta jaso beharko dute. Edozein eragabetasun saihesteko modurik onena osasuntsu mantentzea da:

Birikako edemaren eragile nagusia den gutxiegitasun kardiakoa saihesteko, hurrengo neurriak har daitezke:

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Saceda Corralo, David. Edema pulmonar. .
  2. (Gaztelaniaz) Personal de Mayoclinic. (2014-7-24). Edema pulmonar Causas. .
  3. (Gaztelaniaz) MedlinePlus. Edema pulmonar. .
  4. (Gaztelaniaz) Healthline. Edema Pulmonar. .

Kanpo estekak