Gerra krimena lege haustea da, gerra garaian egiten dena. Gerra krimenak militarrek nahiz zibilek borondatez egiten dituztenak dira (lapurretak, bortxaketak, hilketak, etab.), baita nagusien aginduei jarraituz ere (arma debekatuak erabiltzea, zuzenbidearen aurkako mendekuak, etab.).
Gerra krimena gerrako legeek eta ohiturek ezarritako babesen urraketa da, gatazka armatu batean egindako Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren arau-hauste larriek eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketek osatua. Terminoa, neurri handi batean, nazioarteko zuzenbidean definitzen da, Genevako konbentzioa barne. Gerrako presoen eta zibilen aurkako tratu txarrak eta genozidioak gerrako krimentzat hartzen dira.[1]
2019ko irailaren 10ean, Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegia martxan jarri zen, data horren ondoren egindako gerrako krimenak jazartzeko epearekin. Auzitegi hori Erromako Estatutuan ezarrita dago, eta 5. artikuluan gerrako krimenak barne hartzen ditu. Estatutu horretan, zortzigarren kapituluan, krimen hauek azaltzen dira:
Hona hemen xehetasunak:
Gerra krimenaren inguruko akusazioak izan dituzten gaur egungo gobernu buruak: