Itziar Ziga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Itziar Ziga (Errenteria, 1974) euskal idazle, kazetari eta ekintzaile feminista da.[1]
Errenterian jaio eta bizi izan zen. Iruñerako bidea hartu zuen bere amari tratu txarrak ematen zizkion aitaren atzaparretatik ihesi.
Iruñean Elizaren autoritatea ezagutu eta handik Bartzelonara joan zen bizitzera. Front d'Alliberament Gai de Catalunyan edo ex_dones talde feministaren kidea, Andra egunkarian lan egin zuen. Pikara Magazinen kolaboratu du. Bere lanetan kritika egiten dio feminismoaren historia bakarrari. Malditas liburuan, adibidez, emakume zapalduenak bistaratu nahi izaten ditu, garai guztietako emakume beltz, anarkista, transexual, bollera eta pobreak, borroka feminista erradikal bati eman ziotenak bizitza, genero-zapalkuntza ez ezik, haien bizitzetako zapalkuntza guztiak ere borrokatu dituztenak.[2][3][4]
« | Ez dakit noiz hilko naizen, baina munduak segiko du izaten kapitalista, patriarkala eta kabroia populazioaren gehiengoarentzat. Bizi naizen artean ez ditut onartu nahi zoriontsu izatea eragozten didaten kateak. | » |
—Itziar Ziga |
![]() |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |