Amorrua edo errabia gaixotasun bat da, zehazki gaixotasun infekzioso bat; honek esan nahi du birus bat eragiten duela gaixotasun hau, konkretuki amorruaren birusa eragiten du. Gaixotasun hau hozka eginez edo listuaren bidez transmititzen da, edozein ugaztun izan daiteke gaixotasun hau, hala nola, gizakiak.
Gaixotasun honen eragile nagusia amorruaren birusa da, birus hau Lyssavirus generokoa da, Rhabdoviridae familiakoa. Genero honek zazpi serotipo ditu, eta lehenengo serotipoa amia klasikoaren birusa da.
Birusa, normalean hozka eginez, edo listuaren bidez kaltetutako azalarekin eta mukosekin kontaktuan jartzean gertatzen da transmisioa, eta gutxiagotan arnas traktutik.
Gaixotasun honek izaten dituen sintomak, bi fasetan banatzen dira, lehenengoa hasierako fasea eta bigarrena, fase akutua.
Hasierako fasea:
Fase akutua:
Gaixotasun hau detektatzeko modu fidagarri batean diagnostiko probarekin egiten da. Gaixotasun hau detektatzeko hiru proba desberdin erabili daiteke diagnostikatzeko. Lehenengoa, FAT proba (immunofluoreszentzia zuzeneko proba); bigarrena, dRIT proba (immunohistokimika azkarreko proba); eta PCR probarekin (polimerasaren kate-erreakzioak). Hiru proba hauek daukate %98-100 fidagarritasuna. Hiruetatik PCR da azkarrena emaitzak lortzeko lagin asko badaude.
Frantchez, V., & Medina, J. (2018). Rabia: 99, 9% mortal, 100% prevenible. Revista Médica del Uruguay, 34(3), 86-107.
https://www.woah.org/fileadmin/Home/esp/Health_standards/tahm/3.01.17_RABIES%20.pdf