Artikulu hau erlijio-eremuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Parrokia».

Parrokia (latinez: parochus) edo eliztia[1] elizbarrutiaren azpiko Elizako barrutia da, parroko edo erretore izeneko apaiz baten kargupean dagoena.[2] Sakramentuak ematen diren eliza izendatzeko ere erabiltzen dute.[3]

Eliza katolikoan, parrokia bat ezartzeko normalean lurralde-arrazoiak behar dituzte baina 813. kanonak beste arrazoiak onartzen ditu eta, horrela, unibertsitate-ikasleentzat edo gorrentzat eraiki dituzte parrokiak.[4]

Erreferentziak

  1. «Elizti» Orotariko Euskal Hiztegia. .
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Parrokia. .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Reyes Vizcaíno, Pedro María. Naturaleza de la parroquia en el derecho canónico. .

Kanpo estekak


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.