Pavlo Kyrylenko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Makiivka, 1986ko maiatzaren 5a (38 urte) |
Herrialdea | Ukraina |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jaroslav Mudrii Zuzenbide Unibertsitate Nazionala |
Jarduerak | |
Jarduerak | fiskala eta politikaria |
Jasotako sariak | |
Gradua | teniente koronel |
Pavlo Oleksandrovytx Kyrylenko (ukraineraz: Павло Олександрович Кириленко) (Makiivka, Sobietar Batasuna; 1986ko maiatzak 5)[1] herri-salatari eta politikari ukrainarra da;[2] egun, Donetsk Oblasteko Gobernadore moduan dihardu.[3]
2008an Jaroslav Mudrii Zuzenbide Unibertsitate Nazionalean graduatu zen;[4] ostean, urte hartako uztailean, Ukrainako Fiskaltzan kontratatu zuten. Hala, 2017ko irailetik 2019ko uztailera, Kyrylenko Uzhhorodeko soldaduen fiskal militarra izan zen, Ukrainaren mendebaldean. Egun, gainera, Kyrylenko Justiziako teniente koronela da.[5]
Kyrylenko ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.[1]