Sugeen Uharteko erasoa edo Sugeen Uhartearen aurkako erasoa2022kootsailaren 24an gertatu zen, UkrainakoSugeen Uhartean (ukraineraz: Острів Зміїний), Itsaso Beltzean, Errusiak Ukrainan 2022an egindako inbasioaren lehen etapetan. Data horietan uhartean zeuden militarrek nahiago izan omen zuten hiltzea errusiarrei amore ematea baino. Erakunde independienteek, aldiz, esaterako Maldita.es webgunea, gezurtzat jo dute berri honen inguruko infomazioak; datu horien arabera uharteko ukrainiarrak, egun, errusiar armadaren preso dira.[2]
Sugeen UharteaUkrainaren hegoaldeko kostaldearen parean dagoen uharte harritsu txiki bat da, estrategikoki Errumaniaren parean eta Itsaso Beltzeko Ukrainako lurralde-uren mugan dagoena.[3][4] Uhartea inguratzen duten lurralde-urak Errumaniak eta Ukrainak eztabaidatu zituzten 2004tik2009ra, Nazioarteko Justizia Gorteak (NJG) eremuaren gehiena Errumaniari eman zion arte.[5]Itsaso Beltzeko Itsas Mugaketaren kasua (Errumania v. Ukraina) 2009an ebatzi zen, NJGk itsas muga ezartzen zuen behin-betiko epaia eman zuenean, lehian zeuden lurralde-uren %80a Errumaniari esleituz.[5][6] Bi aldeek aho batez onartu zuten kasu konplexu eta juridikoki esanguratsua izan zenaren epaia,[5] nazioarteko auzitegi batek "itsas geografiaren ezaugarri bat" (kasu honetan, Sugeen Uhartea) "Ukrainako kostaldeko mugen ondoko ezaugarria" ote zen erabaki zuen lehen aldia zelako (NJGk ondorioztatu zuenez, ez zen hala).[7]
Garai horretan sortu zuen Ukrainak uharteko herrixka bakarra, Bile, 2007an, Sugeen Uharteak bizigarri gisa zuen estatusa erakusteko eta, ondorioz, lehian pisua irabazteko.[8]
Errusiako gerraontzia identifikatu zenean eta uhartean zeuden ukrainar soldaduei errenditzeko agindu zienean, ukrainarren erantzuna "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!" izan zen (errusieraz: Русский военный корабль, иди на хуй),[12][13] Anton Herashtxenko funtzionario ukrainarrak partekatu zuen audio-klipean entzun daitekeen bezala,[14] gero Ukrainayinska Pravdak zabal-zabal hedatu zuena, eta, azkenean, Ukrainako Gobernuaren iturriek egiazkotzat jo zutena.[15][16]
Soldadu ukrainar batek zuzenean grabatu zuen Errusiako gerraontziak su egin zueneko unea.[17] Geroago, gauean, Mugen Guardiako Estatu Zerbitzuak uhartearekin komunikazioa galdu zela esan zuen.[18] Gaueko 22:00etan (goizaldeko 01:00etan Moskun, UTC+2), zerbitzuko funtzionarioek iragarri zuten indar errusiarrek uhartea harrapatu zutela, uhartearen azpiegitura guztia suntsitu zuen ontzi- eta aire-bonbardaketa baten ondoren.[19][20] Bonbardaketaren ondoren, soldadu errusiarren destakamendu bat lehorreratu zen, Sugearen Uhartearen kontrola hartzeko.[21]
Errusiako Gobernuak jakinarazi zuenez, 2022ko otsailaren 25ean, Ukrainako Itsas Armadako hamasei ontziko eskuadroi batek Errusiako ontziei eraso egin zien Sugearen Uhartearen aurrean, Errusiak Ukrainako sei ontzi hondoratuz erantzunez.[22] Errusiako Gobernuak, gainera, Estatu Batuei leporatu zien Ukrainako soldaduei inteligentzia-laguntza ematea. Estatu Batuek, bestalde, inolako inplikaziorik ezeztatu zuten.[23]
2022ko otsailaren 26an, Ukrainako agintariek iragarri zuten Sapphire bilaketa- eta erreskate-ontzi zibila Errusiako Itsas Armadak harrapatu zuela Sugearen uharteatik gertu.[24]
Hasiera batean, Ukrainako Gobernuko iturriek adierazi zuten errusiarrek 13 mugazainak hil zituztela, uhartean militar-presentzia osoa osatzen zutenak, amore ematearen kontra posizionatu zirenean.[25][26] Ukrainako Mugako Guardiako Estatu Zerbitzuak, bestalde, geroago iragarri zuen guardiak harrapatuak izan zitezkeela,[27]Sebastopolengerra-preso gisa, jatorri errusiarreko informazioetan oinarrituta.[28][29]
Errusiako defentsako komunikabideek gertaeren bertsio alternatiboa aurkeztu zuten, berriz, esanez 82 soldadu ukrainar preso hartu zituztela beren borondatez amore eman ondoren.[16] Igor Konaxenkov-ek, Errusiako Defentsa Ministerioaren bozeramaileak, adierazi zuen presoek konpromisoak sinatu zituztela Errusiaren aurkako ekintza militarrekin egiten ez jarraitzeko eta, ondorioz, laster askatuko zituztela.[29][30] 2022ko otsailaren 28an, Ukrainako Itsas Armadak bertsio honi pisua eman zion, bere Facebookeko orrian argitaratu zuen uharteko mugazain guztiak bizirik zeudela esan zuenean, Errusiako Itsas Armadak atxilotuak.[31][32]
Apirilaren 26–30 bitartean, Ukrainako Hegoaldeko Aginteak baieztatu zuen indar errusiarren aurkako erasoek kontrolgune bat eta bi Strela-10 motako hegazkinen aurkako misil-sistema suntsituta utzi zituztela, bai eta 42 soldaduerrusiar hil ere.[35][36][37][38]
Maiatzaren 1ean, Ukrainako Aire Indarren Hegoaldeko Aginteak Sugeen Uhartearen aurkako eraso bat egin zuela baieztatu zuen, non han zegoen ekipo errusiarra suntsitu zuen.[39]
Maiatzaren 2an, egunsentian, Sugeen Uhartetik gertu, Itsaso Beltzean, bi Raptor-motako patruila- eta lehorreratze-txalupa errusiar hondoratu zituen Bayraktar TB2-motako drone batek. Erasoaren bideo bat argitaratu zen ere, non ikusten zen ErrusiarenRaptor txalupa balioaniztunak bonba gidatuek jotzen zituztela, bai eta jotze-osteko leherketa eta suteak.[40][41]
Maiatzaren 7an, funtzionarioukrainarrekSerna-klaseko lehorreratze-txalupa errusiar baten suntsitu zuren ere, bai eta suntsitzearen irudiak erakutsi ere. Txalupa hori Itsaso Beltzean zegoen kokaturik, eta drone ukrainar batek suntsitu zuen Sugeen Uhartetik gertu.[42][43] Egun horretan bertan, Su-27 ukrainar pare batek abiadura handiko eta altuera txikiko bonbardaketa bat egin zuen Errusiak okupatutako Sugeen Uhartearen gainean; erasoa, berriro ere, Baykar Bayraktar TB2 batek grabatu zuen.[44] Geroago, drone ukrainar batek Sugeen Uhartean helikoptero errusiar baten aurka egindako eraso baten irudiak argitaratu ziren ere.[45]
Maiatzaren 11n, Errusiako Defentsa Ministerioak baieztatu zuen Sugeen Uhartean Ukrainako kontraeraso ugari saihestu zituela Errusiak, non 50 soldadu ukrainar baino gehiago hil zituen –besteak beste, Ukrainako Itsas Armadako komandanteorde zen Ihor Bedzai koronela–.[46][47] Bedzairen heriotza Ukrainako Gobernuak baieztatu zuen, ostean, Facebook bidez; adierazi bezala, Mi-14 helikoptero bateko tripulazioko kidea zen, Errusiaren misil batek eraitsitakoa.[47]
Erreakzioak eta ondorioak
"Русский военный корабль, иди на хуй" esaldia agertzen den kartel bat, Ukrainaren alde Bartzelonan egindako manifestazioan, 2022kootsailaren 26an.
Erasoaren egunean, soldaduak bizirik atera zirela jakin baino lehen, Zelenskyk iragarri zuen hamahiru soldaduek hilondoko Ukrainako Heroi titulua jasoko zutela, Ukrainako ohore militar handiena.[13] Ukrainako Presidenteak, bestalde, ez du esan titulu hau emango ote dien, orain soldaduak bizirik daudela jakin ostean.
2022komartxoan, ukrainar gobernuak Sugeen Uharteko soldaduen omenezko posta-zigilu baten jaulkipena iragarri zuen. Bozketa publikoaren bidez, soldadu ukrainar gazte baten diseinua, hondartza batean zutik eta pasatzen ari den gerraontzi errusiar bati hatza altxatuz, boto gehien jaso zuen, eta, odorioz, hura hautatua izan zen.[49][50]