2020ko Darfurko erasoak | |
---|---|
Mota | gertaera |
Data | 2020ko uztaila |
Kokaleku | Darfur |
Herrialdea | Sudan |
2020ko Darfurko erasoak hiru tiroketa masibo izan ziren, 2020ko uztailean Darfurren gertatu zirenak, Sudanen. Beduino arabeek eta nekazari ez arabeek, masalit etniakoek bereziki, lurraren jabetza dela-eta, dituzten liskarrekin lotu zituzten sarraski horiek Sudango Gobernuak eta Nazio Batuen misioak.[1] Gobernuaren arabera, erasotzaileak Omar al-Bashir presidente ohiaren aldeko milizia arabeak ziren.[2]