Abuztuaren 31 kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′26.91″N 1°59′07.82″W / 43.3241417°N 1.9855056°W |
Abuztuaren 31 kalea (antzina Trinitate kalea) Gipuzkoako Donostia hiriko Parte Zaharrean dagoen kale ospetsu eta herrikoi bat da. Kale honen bi alboetan pintxo ugari eskaintzen dituzten taberna ugari daude.
Kale honen mutur batean Santa Maria basilika dago, beste muturrean berriz San Bizente eliza eta San Telmo museoa. Kalearen erdialdera, Urgull mendiaren magalean alderdi zaharreko txoko ezaguna dago: Trinitate plaza ospetsua, non pilota partiduak eta mota askotako ospakizun eta musika emanaldiak eskaini ohi diren.
1813ko abuztuaren 31n jazotako Donostiako setioan frantsesak hiritik bidaltzeko batailan ingeles eta portugaldar tropek hiria sutan utzi zuten. Hiritik salbatu zen kale bakarra hau izan zen, hortik bere izena: Abuztuaren 31 kalea. Gertakari hura oroitzeko ekitaldi herrikoiak ospatzen dira urtero kale horretan; horietan nabarmenena argien itzalketa eta kandelak piztea da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |