Aditz trinkoa (edo aditz sintetikoa) osagai bakarraz eratutako aditza da, informazio osoa (esangura, pertsona[k], denbora...) hitz bakar batean adierazten duena. Aditz perifrastikoa, ordea, bi elementuk osatzen dute: aditz nagusiak eta aditz laguntzaileak, alegia: trinkoa aditz laguntzaile baten beharrik gabe jokatzen da.

Maizenik indikatiboan jokatzen badira ere, baldintzazko eta aginterazko forma batzuk daude halaber: legoke, baneki, Zatoz!, Esaoizu!...). Indikatiboan, unean bertan gertatzen ari dena edo gertatzen ari zena adierazten du: adibidez: nator («une honetan etortzen ari naiz») eta nentorren («une hartan etortzen ari nintzen»).

Haien kopurua oso mugatua da —dozena bat inguru—, euskaraz ia aditz guzti-guztiak perifrastiko gisa soilik jokatzen direlako. Forma sintetikoa dutenak, gainera, perifrastiko gisa ere joka daitezke, beste aditzen era berean. Nolanahi ere, indikatiboan aspektuaren inguruko ñabardurak bereizten dira:

Gainera, aditz sintetiko batzuk euskalki batzuetan ez dira hain arruntak: hiztun askok Zer esaten duk? galdetzea eta Egia diotsut esatea beste batzuen Zer diok? galderaren eta Egia esaten dizut baieztapenaren parekoak dira; bestela esanda, adibideotako forma perifrastikoek ez dute maiztasunezko konturik agertzen (hots, Zer esaten duk normalean? eta Egia esan ohi dizut) eta solaskidea une hartantxe esaten ari dena aditzera emateko zuzen-zuzenak dira. Era berean, euskaldun askok Txori hura erraz ikusten dute perifrastikoa soilik erabiltzen dute, baina beste batzuek Txori hura erraz dakusate bezalako sintetikoak hobesten dituzte.

Orobat, aginterazko baiezko esaldietan ere, forma perifrastikoek eta trinkoek balio bera dute:

Hala eta guztiz ere, debekuak ematean, aginterazko forma trinkoak ez daitezke ezezkoan eman, hartarako forma perifrastikoak soilik erabiltzen direlako:

Hurrengo aditzen forma trinkoak ezagunak dira:

Idazle klasikoengan, aditz trinko gehiago ageri dira: adibidez, Oihenarten derora, hau da, "erortzen da", Thu etxatua zeruan gora begithartera derora atsotitzean, idazle beraren dikuzke ("ikuz dezake"), Esku batak dikuzke bertzea, biek begitartea, edo digaran ("igarotzen den"), Digaran artean ez urtegati gasorik esan, Refranes y Sentenciasen.

Zubereraz eta ekialdeko behenafarreraz, jaugin ("jin", "etorri") sintetikoa da: Daugin astean, Haugi honat!

Bestetik, egunotan, zenbaitek *datsegit ("atsegin zait") bezalako tradiziorik gabeko formak asmatu dituzte, gizarte sare jakin batzuetan erabiltzeko edo.

Taulak

Jokaera










Beste batzuk




Kanpo estekak