Aitzpea Leizaola | |||
---|---|---|---|
2004 - 2005 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1971ko uztailaren 13a (52 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Familia | |||
Aita | Fermin Leizaola | ||
Ama | Miren Egaña Goya | ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Paris Nanterre Unibertsitatea | ||
Tesi zuzendaria | Martine Segalen (en) | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Lantokia(k) | Donostia | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Aitzpea Leizaola Egaña (Donostia, Gipuzkoa, 1971ko uztailaren 13a) Euskal Herriko Unibertsitatean antropologiako irakaslea da. 2004 eta 2005 artean Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen.
Antropologia eta hizkuntzalaritzan lizentziatua, Paris X eta Sorbonako unibertsitateetan. Bertan burutu zituen ere gradu-ondoko ikasketak bi jakintza esparru horietan. Antropologian doktoretza aurkeztu zuen Paris Nanterreko Unibertsitatean 2010ean, muga politikoaren eragina Euskal Herrian, identitate eta lurraldetasuna gaitzat harturik. Gradu-ondoko formakuntza atzerriko hainbat unibertsitate eta ikerketa zentrotan osatu du, hala nola Berlingo Freie Universität, Belfasteko Queen's University eta University of Reno (Nevada)ko Basque Studies Center-en. 2000-01 ikasturtean irakasle gonbidatua izan zen Oxfordeko Unibertsitateko St Antony's Collegen European Studies Centerari lotua (Basque Visiting Fellow).[1]
Doktorego tesia: Muga - Frontière, identité et territoire au Pays basque. Paris Ouest Nanterre Unibertsitatea. 2010eko abenduaren 18
Euskal Herriratuz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatean antropologia eskolak eman ditu 2001 urteaz geroztik. Aurretiaz, Aranzadi Zientzia Elkartean ere aritu izan da, Gipuzkoako hainbat herritan burutu zen Zaharkiñak proiektuan.
Europako antropologian espezializatu zen eta bere ikerketa ardatz nagusiak identitatea, naziotasuna, antropologia politikoaren baitan border studies deritzona, memoria eta ondarea dira. Euskal Herrian, Espainian eta Turkian burutu du landa lana. Hainbat lan argitaratuak ditu artikulu eta liburu atalak euskaraz,[2] frantsesez, ingelesez eta gazteleraz, European Ethnology, Ethnologie française nazioarte mailako aldizkarietan besteak beste. Ankulegi aldizkariko edizio taldeko kidea da. Erromako VisualFest zine etnografikoko festibalean saritua izan den Abordatzera! Dokumental etnografikoa zuzendu zuen 2013an.
2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da giza zientziak eta artea arloan.