Albert Serra | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Banyoles, 1975eko urriaren 9a (48 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria eta film-zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Bartzelona |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Societat Catalana d'Amics de Marcel Proust (en) |
|
Albert Serra (Banyoles, Girona, 1975eko urriaren 9a) kataluniar zine zuzendari eta ekoizlea da.
Honor de cavallería, Cervantesen On Kixoteren arabera, 2006ko Cannesko Zinemaldian Zuzendarien Hamabostaldian aurkeztu zen. Haren hirugarren filma, zuri-beltzean, El cant dels ocells, Errege Magoak protagonista dituena, Kataluniako Gabonetako El cant dels ocells kanta tradizionalean oinarritzen da.
2006. eta 2008. urteetan, Belforteko Nazioarteko Zinemaldiak sari nagusia eman zion bere film luzeengatik, Honor de cavallería eta El cant dels ocells, hurrenez hurren.
2013ko abuztuaren 17an Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnoko Zinemaldian Historia de la meva mort filmagatik.
2015eko ekainean, Arte Liburuaren eta Film liburuaren Perpinyàko Nazioarteko jaialdiko epaimahaiburua izan zen.[1]
2017an, Moskuko 39. Nazioarteko Zinemaldiko epaimahaiko kidea izan zen.