Alergia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | immunoglobulin mediated immune response (en) ![]() eritasuna |
Espezialitatea | Immunologia |
Arrazoia(k) | Alergeno |
Sortzen du | errinorrea allergic response (en) ![]() |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | omalizumab (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | T78.40 |
GNS-10 | T78.4 |
GNS-9 | 995.3 |
DiseasesDB | 33481 |
MedlinePlus | 000812 |
eMedicine | 000812 |
Alergia organismoak kanpoko substantzia baten aurrean izaten duen hipersentikortasun erreakzioa edo gehiegizko erantzuna da, substantzia horrekiko oso sentikorra delako. Erreakzio alergikoa eragiten duen substantziari alergeno deritzo; alergeno ohikoenak hautsaren akaroak, polena, janari batzuk eta zenbait animalia izaten dira.
Erantzun alergikoaren oinarrian immunitate-sistema dago. Alergenoak antigeno moduan jarduten du, antigorputzen sintesia eragiten. Antigorputz hauek erreakzio bortitzak dituzte bigarren aldiz alergenoa gorputzean sartzen denean.
Alergia prozesuetan agertzen diren antigorputzak E immunoglobulinak dira (Ig E).
Alergenoek Ig E-aren eraketa bultzatzen dute. Eratutako Ig E molekulak mastozitoen azalean pilatzen dira. Mastozitoak odol-hodietan dauden zelulak dira, histamina sintetizatzen dutenak. Alergenoa berriz gorputzean sartzen denean alergiaren sintomak azaltzen dira: alergenoa mastozitoen gainean dagoen Ig E-ri lotzen da, histamina-ren kopuru handia askatuz lotura hori dela eta. Histamina horrek alergiaren ohiko sintomak eragiten ditu: eritema, urtikaria, asma, eztula, etab.
Histaminak erreakzio alergikoaren sintomatologia sortzen duenez, alergiak tratatzeko erabiltzen diren botikak anti-histaminikoak dira.
Erreakzio alergikoek honako sintoma hauek eragin ditzakete:
Erle-kontuan alergia larriena erle-pozoiarekikoa da. Shock anafilaktikoa gertatuz gero, larrialdietara berehala joan beharrekoa da. Bost bat urteko tratamendu bidez lor daiteke alergia kentzea.[1]
Jende askok du polenarekiko alergia, baina batez ere landare anemofiloen (haize bidez polinizatzen direnak) polenari izaten diote eta nekez landare entomofiloenari (intsektu bidez polinizatzen direnak). Komertzializatzen den erle-polena ahoz hartzen da (ez arnasez) eta gainera entomofiloena da, beraz, gutxitan sortzen du alergia.[1]