Alex Sardui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alex Sardui Agirre |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1966ko azaroaren 18a (57 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta idazlea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Alex Sardui Agirre (Gernika, Bizkaia, 1966ko azaroaren 18a) Gatibu musika taldearen abeslaria da.
Euskal Telebistako hainbat saiotan parte hartu izan du aurkezle edo kolaboratzaile moduan, esaterako, Urko Aristirekin batera Bi errepidean saioan aurkezle.
Gatibutik aparte, Alex Sarduik nobela bat idatzi du, Esan eta egin (Baga Biga, 2013).
Txikitan abesbatzan kantatzen zuen. 1990eko hamarkadan Exkixu rock taldearen partaide izan zen lehenbizi eta Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak ekoitzitako Urte-Sasoiak bildumaren Txulufrina eta Arrosa proiektuan parte hartu zuen 1999an.
Alex Sardui abeslariak (ordurako Exkixu taldeko kide ohia zen) eta Haimar Arejita gitarristak sortu zuten Gatibu taldea 2002an. Biek Txulufrina eta arrosa herri-kantuen diskoan parte hartu zuten, eta elkarlan horretatik sortu zen talde bat eratzeko proiektua. Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballero (baxua) dira beste bi taldekideak. Zoramena lehen diskoa kaleratu zutenez geroztik, gazte askoren arreta bereganatu dute, gauaz, sexuaz edota maitasunaz bizkaieraz abesturiko kantu fresko eta zuzenei esker.[1]
Sarduik parte hartu zuen 1995eko Korrikako abestia kantatzen. Kepa Junkerak (musika) eta Edorta Jimenezek (hitzak) egin zuten kanta. Abestia grabatzerako orduan garai hartan sona handia zuten hainbat artista azaldu ziren; Maixa ta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera eta Gorka Sarriegi.[7]
Sarduik parte hartu zuen Badator Mari Jaia abestiaren grabaketan, Bilboko Aste Nagusiaren abesti ofizial edo himnoa bihurtu zen horretan, 1997an sortutakoa. Edorta Jimenez idazleak letrak eta Kepa Junkera trikitilariak musika eta moldaketa egin zituzten. Parte-hartzaileen artean Ibon Koteron, Natxo de Felipe, Anton Latxa, Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi eta Ixiar Oreja abeslariak izan ziren.
Euskal Telebistako hainbat saiotan parte hartu izan du aurkezle moduan, kolaboratzaile moduan edo puntualki, besteak beste saio hauetan: Urko Aristirekin batera Bi errepidean saioan aurkezle, Bago!az lehiaketan epaile, Euskalduna naiz, eta zu?, Gure kasa (telebista saioa), Egunak egin du, ETBko urte amaierako kanpaiak, ETBko Gabon Gauak, Biba zuek! ...