Almirante (Heg.)[1][2], halaber amiral (Ipar.), gradua, mailaketa militar bat da, herrialdearen arabera maila desberdina duena. Adiera ohikoenean, maila gorena da itsas armadetan.
Hitzak jatorria du arabierazko amīr al-baḥr karguan, itsasoetako gudalburu, tartean latinaren etimologia herrikoia ere nahastu delarik, admiral era emateko (frantsesezkoa), latinezko admirabilis[3] ("miresgarri") edo admiratus ("mirestua") tarteko. Euskarazko aldaerak, almirante Hego Euskal Herrian eta amiral Ipar Euskal Herrian, inguruko erdaren maileguak dira.