Amara
 Euskal Herria
2012ko Amara Zaharreko jaiak Easo plazan.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′51″N 1°58′56″W / 43.31417°N 1.98225°W / 43.31417; -1.98225
Garaiera11 metro
Demografia

Amara edo Amara Zaharra Donostiako auzoa da, Artzain Onaren katedralak eta Araba parkeak mugatzen dutena, Easo plazaren inguruan. Auzo horretatik hegoaldera, Araba paketik harago, eraikin modernoagoak dituen Amara Berri izeneko auzoa zabaltzen da; horregatik, lehen alderdiari, berezko Amarari, Amara Zaharra ere deitzen zaio, Amara Berritik bereizteko.

Garai batean Amara izeneko baserri bat zegoen, gaur egun Amara kalea dagoen lurretan. Baserri horrek eman zion izena leku horri, kaleari eta auzo osoari.

Historia

Amara auzoan, hasiera batean, hondartzez gain gauza gutxi zegoen: baserriak (Amara, Arroka, Andoizene, Unaene...) eta ibaia.

Ondoren, XIX. mendean 1891an bota zen gasometroa jarri zen gaurko Urdaneta kalearen inguruan. Bai eta hiltegi bat ere, hegaztiena eta arkumeena, gaurko Amara kalean.

Hiria zabaltzearekin bat, XIX. mende amaieran, katedrala, eskolak (Amarakoak Urbieta kalean), institutua (gaurko Koldo Mitxelena kulturunea), eta Arteak eta Ofizioak (gaurko Postetxea) egin ziren. Hiria, zabaltze honetan, Mendeurren plazaraino (Arabako parkea) iritsi zen.

EuskoTren tren enpresak auzo honetako Easo plazan Amara Donostia geltokia du; Bilbo eta Hendaiarako trenak iristen dira bertara, hau da, kostako trena eta Topo ezaguna, hurrenez hurren.

1940ko hamarkadan hasi zen Amara Berri eraikitzen.

Garraioa

Easo plazan Euskotreneko Amara-Donostia geltokia dago, Hendaia, Lasarte eta Bilborako trenbideko abiapuntu nagusia dena.

Auzo bizitza

Amara auzoko festak bizi handikoak eta oso ospetsuak izan dira tradizioz. Gaur egun, uztailaren bukaera aldera antolatzen dira jaiak. Jaiok hasiera batean Donosti Berri elkarteak antolatzen zituen, eta elkarte harentzat dirua ateratzeko iturri nagusia zen. 1990ko hamarkadan Amarako Jai Batzordea, Amara Jai elkartea sortu zen jaiak antolatzeko. Jaiak Amara auzoko ekintza guztien erdigune dira gaur egun.

Amara Berrin, Anoetako estadioaren eraikinaren barruan, auzoko kultura etxea dago kokatuta, Ernest Lluch kultur etxea alegia.

Haur eta gazteen aisialdirako talde nahiko aktiboa bada auzoan, Mundo Nuevo izenekoa eta izaera katolikoa duena.

Amara Zaharraren kronologia historikoa

Amara Zaharrean, gaur egungo Arroka plazaren parean, sute bat itzaltzen (1966)

Hona hemen auzoko hainbat gertaera garrantzitsuren zerrenda, urtez urte:

Plazak

Parkeak

Kaleak

Iruditegia


Aiete
Parte Zaharra
Altza

Amara
Amara Berri

Antigua
Añorga
Ategorrieta-Ulia
Benta Berri
Miracruz-Bidebieta

Erdialdea
Egia
Gros
Ibaeta
Igara
Igeldo
Intxaurrondo

Loiola
Loiolako Erriberak
Martutene

Mirakontxa
Miramon-Zorroaga
Morlans
Zubieta
Errekalde
Herrera
Sagues


Bibliografia

Gómez Piñeiro, Javier. (1999). Geografía e historia de Donostia-San Sebastián. Ingeba ISBN 84-930927-0-3. [1]

Valverde Lamsfus, Lola. (2002-2009). Donostia-San Sebastián (Historia: Período contemporáneo. Segunda mitadl del siglo XIX y XX. .

Arbelaiz, Juan José. (2012). IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI: Gure ikastetxearen historia laburra. ISBN.

Elejalde Aldama, Félix. (1988). Amara Berri: un estudio sobre el barrio. Colegio Público "Amara Berri". Asociación de Padres de Alumnos ISBN. [2]

Olaizola Elordi, Juanjo. (2011). Dbus: Donostiako Tranbia Konpainia S.A. - Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. : 125 urte = 125 años. Revistas profesionales ISBN 978-84-939639-0-3. [3]

Aguirre, Rafael. (2007). Nuestro barrio AMARA Gure Auzoa. Comision Popular Barrio de Amara + C.D. Vasconia ISBN.

Kanpo estekak

Wikiproiektu bat abian da Amara gaiari buruz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia