Ana Ruiz Mitxelena | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1967ko otsailaren 9a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Irurtzun, 1993ko azaroaren 29a (26 urte) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina |
Ana Ruiz Mitxelena (Donostia, 1967ko irailaren 2a- Irurtzun, 1993ko azaroaren 29a) gipuzkoar futbolaria da. 1983an eman zituen lehen urratsak Oiartzun Kirol Elkartean, atezain postuan. Espainiako selekzioan parte hartzen zuen lehen jokalari gipuzkoarra eta lehen atezain euskalduna izan zen.[1]
Txiki-txikitatik mota guztietako kirolak egiten zituen, baina bereziki futbola. Familiak lagunduta jardun zuen neskek oso gutxi praktikatzen zuten kirola egiten, gainera, gizartean onartzea kostatzen zen garian. Ibilbide laburra baina arrakastatsua egin zuen atezain gisa, eta teknika eta erreflexuak izan ziren bere ezaugarri nabarmenenak. Atezain bezala jokatu zuen, bai Futbol 11n[2] eta baita areto futbolean ere.[3]
1993ko azaroaren 29an Irurtzunen izandako auto-istripu batean galdu zuen bizia, lanerako bidean zihoala.[4] Geroztik, ekitaldi ugari egin dira haren omenez, tartean Oiartzun KE taldeak egindakoa 2015eko abenduaren 15ean, non berari bakarra ez, baizik eta familia osoari eskaini zitzaion omenaldi ekitaldia.[1] Garai horretan bere anaia, Ander, futboleko atezainen entrenatzaile izaten jarraitzen zuen bertan, 2016ean Errealaren taldera pasa zen arte[5]
Emakumezkoen futboleko 'Arkonada' edo 'Arko Ana' bezala ezagutzen zen, Luis Arconada Errealeko garai bereko atezainarekin zuen antzekotasunagatik. Espainiako Selekzioak deitu zion lehen gipuzkoarra izan zen, eta selekzioan atezain gisa jokatu zuen lehen euskalduna.[4]
1981ean hasi zen futbolaren munduan lehen urratsak ematen, 13 urte zituela. Santo Tomas Lizeo ikastetxeko taldeko atezain gisa jardun zuen, lehenengo mutilekin, eta ondoren emakumezkoen eskolarteko taldearekin Kontxako Hondartza Txapelketan.
Hondartzako txapelketan ongi aritu zen eta hortik fitxatu zuen Oiartzun K.E.k, Futbol 11n lehiatzeko lehen taldean sartuta. Berarekin batera beste lau lagun fitxatu zituzten, tartean Garbiñe Etxeberria. Garai honetan, probintzia eta estatu mailako hainbat titulu lortu zituen.[6]
'Arko Ana' hainbat taldetan lehiatu zen. Futbol lehiaketak Oiartzun K.E. taldearekin eta areto futbola Amasorrain Uralde Sport edo Maxims taldearekin tartekatuz. Garai hartan, liga nazionalik ez zegoenez, urtero jokatzen zen lurraldeetako selekzioen Espainiako Txapelketa, eta Ana hautatua izan zen Gipuzkoako futbol selekzioarekin zenbait urtez.[7]
1986an Sampedrotarra areto futboleko taldeak fitxatu zuen.Talde horrekin hiru liga jarraian irabazi zituen 89, 90 eta 91 urteetan, baita bi Erreginaren Kopa eta Iberiar Kopa eta Superkopa bat ere. Garai hartan, nazioarteko beste deialdi batera itzuli zen, Espainiako Futbol Salako Selekzioaren eskutik.
83-84 denboraldian, Amasorrain Uralde Sport taldearekin, bere taldekideekin batera Atotxako futbol zelai historikoan jokatu zuen Espainiako Txapelketako finaleko itzuliko partidan, Galiziako Karbo Deportivoren aurka.
Futbol profesionaleko taldeetan sartzeko atzerriko eskaintzak jaso zituen Espainiako eta Euskal Herriko lehen futbolarietako bat izan zen. Futbol 11 jokalari gisa eman zituen azken urteetan, Italiako futbol profesionalaren hainbat eskaintza izan zituen, baina ez zuen onartu, enpresa-karrera egiten ari baitzen eta laster hasi baitzen lanean.[7]
1984an, 17 urterekin, Espainiako Selekziora deitu zuten lehen aldiz, Teodoro Nieto hautatzaile nazionalaren eskutik. Suitza-Espainia partida jokatu zuen Bernan, eta gainera, hasierako hamaikakoan. Horrela, Gipuzkoako lehen futbolaria eta Espainiako Selekzioak deitu duen lehen euskal atezaina izango da. Une horretatik aurrera eta bost denboraldietan jarraian, nazioartean jokatuko ziren partidu guztietarako deialdietan parte hartuko zuen.[8]
1988an, bere borondatez uko egin zion hautaketari, nahiz eta erabat finkatuta zegoen atezain titular gisa. Vicente Calderonen jokatu zuen bere azken partida, Real Madril eta Valladoliden arteko Errege Kopako finalaren aurretik.[9]
Titulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Erreginaren Kopa | Oiartzun K.E. | 1987 |
Erreginaren Kopa | 1988 |
Titulua | Urtea |
---|---|
Erreginaren Kopa | 1989 |
Erreginaren Kopa | 1990 |
Lehen Maila | 1990 |
Espainiako Superkopa | 1991 |
Lehen Maila | 1991 |
Lehen Maila | 1992 |
Iberiar Kopa | 1992 |