Artzain-txakurren lehiaketa artzain txakur batek artzainaren agindupean artalde bat zaindu eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duen lehiaketa bat da. Euskal Herrian artzain-txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafar artzanorak Hegoaldean eta Pirinioetako mendiko zakurrak Iparraldean. Denan den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendetan baino ez ziren bereizi.
XX. mendearen hasieratik, ordea, beste arraza zenbaitek ardiak gidatzeko zuten trebezia ikusita, artzainak txakurrak aldatzen hasi ziren. Txakur hauen ondorengoak dira egungo euskal artzain txakurrak beraien bi barietatekin: iletsua eta Gorbeiakoa.[1] Dena den Euskal Herrian erabiliak izan dira baita ere Pirinioen inguruko beste zenbait txakur arrazak, denak elkarrengatik oso gertukoak hala ere. Esate baterako Landetako Labrit txakurrak zein Piriniotar ardi txakurrak.
Txapelketetan txakurrek lan ezberdinak bete behar dituzte artaldea mugitzeko dituzten trebeziak erakusteko.[2] [3]
Euskal Herrian, artzain-txakurren lehenengo lehiaketa 1955 urtean ospatu zen Oñatin, Katalunian eta beste herrialdeetan ospatzen ziren lehiaketen ereduari jarraiki. [4]Geroztik, urtero ospatzen da irailaren erdialdean. Joxe Mari Jauregiren Bizkor txakurrak sei aldiz irabazi zuen eta 2010ean egin zioten omenaldia.[5] [6]
Gerediaga Elkarteak antolatzen du 1964a geroztik eta Durangaldean burutzen da.[7][8][9]
1968a geroztik Uharte Arakilen Aralar Mendi elkarteak antolatzen du. 2016an omendu zuten Pilar Elizalde Jaimerena, lehiaketan partehartu duen emakume bakarra. [10] [11]
Legazpin ospatzen den "Gipuzkoako Artzain Eguna"-rekin batera burutzen da.[13]
Mungian.[14] 2017an itsua den txakur batek bosgarren postua lortu zuen.[15]
Amaiurko bestetan, Amabirjin Egunez, abuztuak 15an egiten den ibilbide luzeko txapelketa da.[16] 2018koa XLIII.a izango da. [17]
Azkoitiko Urrategi auzoan, [18]
Aiastian, San Migel jaien barruan.[19]
2016. urtetik aurrera eta Arrietako Udalaren eskutik, Nazioarteko txapelketetarako puntuagarria da.[20]