Autobiografia pertsona batek bere bizitzari buruz egiten duen idatzizko narrazioa da. Biografia bezala, literatura generotzat jotzen da. Autobiografia mota bat dira oroitzapenak izenekoak, non idazleak bere bizitzako kontu eta pasarte intimoak kontatzen dituen.
Autobiography hitza, ingelesez, neologismo kulto bezala Ingalaterran, XIX. mendearen hasieran agertu zen. Dena dela, ez dago garbi zein izan erabili zuen lehendabizikoa. Batzuen ustez, lehena 1809ko artikulu batean Robert Southey poeta izan zen. Georges Gusdorf frantses kritikariaren arabera, hitza Friedrich Schlegel filosofoak erabili zuen lehen aldiz, 1798an idatzitako testu batean.[1] Agustin Hiponakoaren Confessiones liburua idatzitako lehendabiziko autobiografia bezala ezagutzen da, bestetik.
Generoa dezente landu da euskaraz, esaterako Antonio Zavalak zuzendutako Auspoa bilduman asko plazaratu dira. Hemen adibide batzuk jasoko ditugu: