Betzaida Urtaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legorreta, 1988ko irailaren 10a (35 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Fernando Pessoa University (en) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa ingelesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta editorea |
amesgile.com | |
Betzaida Urtaza (Donostia, Gipuzkoa, 1988ko irailaren 10a) idazlea, itzultzailea, Amesgile argitaletxeko zuzendaria eta ipuin-kontalaria da.[1]
Betzaidak disfrutatu egiten du idazten, gozoki goxo-goxoak prestatzen eta amona zaharra zaintzen. Haren amets handienetako bat idazle handi bihurtzea da, eta haurrek ametsak egitea, ikastea eta bere istorioekin dibertitzea. Gustuko du bere irudimena askatzea eta ingurukoekin inspiratzea. Era berean, beretzat oso garrantzitsuak diren gaiak lantzen saiatzen da, hala nola natura, ingurumena, familia, maitasuna, adiskidetasuna, magia, emozioak... Eta haurrei zenbait balio erakusten, hala nola errespetua, hobetzeko indarra edo altruismoa. Umorea, errealitatea, gozotasuna, misterioa eta abentura-ukituak ematen saiatzen da haren istorioei.
Betzaidak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak Legorretako Ugaro Herri Ikastetxean egin zituen, DBH eta Batxilergoa Ordiziako Oianguren Institutuan. Haur eta Nerabeen zaintzako ikastaroa Tolosako La Inmaculada Ikastetxean. Irakasle- Haur Hezkuntza espezialitatea Eskoriatzako HUHEZI Mondragon Unibertsitatean. Antzerki Ikasketak Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean (AET/TAE). Turismo ikasketak A Coruñako Campus Training eta Portugaleko Universidade Fernando Pessoan. Argazkilaritza ikasketak A Coruñako Campus Training eta Portugaleko Universidade Fernando Pessoan. Sukaldaritza eta gozogintza ikasketak Portugaleko AESA Academyan.
2020an gordeta zeukan sormen guztia kalera ateratzea erabaki zuen. Aitaren heriotza medio, etxera bueltatu behar izan zuen 2019an, Europan lanean zebilela. Hasieran ez zekien zer egin, baina poliki-poliki inspirazioa etorri zitzaion eta idazten hasi zen. Hainbat argitaletxerekin harremanetan jarri ondoren, baina erantzunik lortu gabe, amak eman zion behar zuen bultzada, «'guk argitaratuko ditugu', esan zion», gogoratzen du Urtazak. Horrela sortu zuen Amesgile, bere argitaletxea, «amestu, ikasi eta ondo pasatzeko».
Hilabete batzuetako lanen ondoren, bere lehenengo fruituak jaso zituen.
Liburuak bost hizkuntzatan argitaratzen ditu: euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez eta portugesez. Burrunba txoria da itzulpenik gabeko bakarra, momentuz euskaraz bakarrik dago. Bost hizkuntza menperatzen ditu Urtazak, eta berak egiten ditu itzulpen guztiak.[2]Amesgile argitaletxearen arduraduna da; Idatzi, itzuli, banatu... argitaletxeko lan ia denak bere gain hartu ditu, ametsetik ere asko baitu abiarazi zuen proiektuak
Pertsona bakoitza mundu bat da, hala gara! Hori onartu eta erreibindikatu egin behar dela uste dut. ‘Maisha’ konplexurik gabe idatzita dago, irakurlearen barrenak mugitu eta pentsatzen jarri nahi ditu.
Ipuin kontaketa saio ugari egiten ditu, Goierrin eta handik kanpo ere.[6][7]
Segura Irratiko kolaboratzailea ere bada Betzaida.