Zenbaki baten biribiltzeaz zenbakiaren gutxi gorabeherako balio bat lortzen da. Biribiltze balioak zehaztasun txikiagoa du, baina erosoago erabiltzen da. Adibidez, 3.1415926 biribildu eta 3.1416 har daiteke. Zenbait biribiltze jardunbide dago, hala nola gertuenerako biribiltzea eta bikoiti gertuenerako biribiltzea.

Gertuenerako biribiltzea

Gehien erabiltzen den jardunbidea da.

Adibidez, ehunenera biribildu behar bada:

Eta milarenera biribildu behar bada:

Bikoiti gertuenerako biribiltzea

4 eta 5 zenbakiek 4.5erako distantzia berdina duten arren, gertueneko biribiltzearen bitartez, 4.5 zenbakia 5 zenbakira biribiltzen da. Horrela, gehiegizko errore edo alborapena sortzen da kalkulu luzeetan. Eragozpen hau ekiditeko, bikoiti gertuenerako biribiltzea erabiltzen da. Jardunbide honetan, biribiltzearen azken zifraren ondorengoa 6 edo handiagoa bada, azken zifra gehi bat ezartzen da biribiltzean. Azken zifraren ondorengoa 4 edo txikiagoa bada, biribiltzean azken zifra utzi egiten da. Baina, azken zifraren ondorengoa 5 bada, azken zifra gehi bat egiten da azken zifra zenbaki bakoitia bada; bestela, zenbaki bikoitia bada, bere horretan uzten da azken zifra. Adibidez:

Jardunbide honi estatistikariaren biribiltzea eta banku biribiltzea ere deitzen zaio.

Kanpo estekak