Bizi!
Mota1901eko legearen araberako elkartea
Sorrera2009
Egoitza20 Cordeliers karrika 64100 Baiona
HelburuaMundu hobe baten eraikuntza larrialdi klimatikoaren eta ekologikoaren desafioa, bai eta justizia sozialarena konduan hartuz
EgitekoakBortxa-eza, desobedientzia zibila, mobilizazio kanpainak, hezkuntza popularra, alternatiba zehatzen eraikuntza
300+
Webguneawww.bizimugi.eu

Bizi! herritar mugimendu altermundialista da. Larrialdi ekologikoak eta justizia sozialak mundu edo tokiko mailan sortzen dituzten erronkei erantzunen ekartzeko urratsak egiten ditu. 2009ko ekainaren 24ean Kopenhageko [1] gailurra aitzin sortu zen Manu Robles-Arangiz fundazioaren sostenguarekin, bere tokiko ekintza eremua Ipar Euskal Herria da eta bere komunikazioa elebitan egiten du (euskara/frantsesa). Bizi!-k ez du alderdi politikoen edo botere publikoen menpe izan nahi eta legez kanpoko estrategiak eta ekintza bortitzak ez ditu onartzen.

Antolaketa eta funtsezko oinarriak

Biziren hitzarmenaren arabera [2] elkartearen ekintzak 6 oinarritan bermatzen dira:

Ibilmolde demokratikoa, "Kide bat berdin boz bat" oinarriaren arabera, erabakiak denei irekiak diren koordinaketa bilkuretan hartzen dira. Elkartea gai desberdinen inguruko lan taldetan eta tokiko eskualde desberdinetako taldetan.

Jardun eremuak

Orokorki Bizi! mugimendua trantsizio sozial eta ekologikoa (kontsumo arduratsua, banku etikoak [3] , hondakinen kudeaketa, aztarna ekologikoaren murrizketa, trantsizio energetikoa [4] …) plantan ezartzen aritzen da. Horretarako ekitaldiak, ekintza ikusgarriak eta tokiko hautetsiekilako lanak antolatzen ditu.
Ia etengabe antolatzen dituen hitzaldi ziklo batzuen bidez ( Hervé Kempf, Paul Ariès, José Bové, Geneviève Azam, Hervé Le Treut ), Bizi!-k parte hartzen du hiritarrei gaur egungo erronkak ulertzeko tresnak emaiten.
Elkartea gehienbat ezaguna da :

Bizi nazioartean

Bizi!k erregularki parte hartzen du nazioarte mailan eramanak diren kanpainetan : Klimari buruzko Kopenageko Konferentzian 2009an, Cancúneko Gailur Alternatiboan 2010an (klimari buruzko Cancúneko Konferentziaren ber momentoan), Nizako G20-aren kontra-gailurrean, 2011an, Rio + 20 –eko Populuen gailurrean (Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Goi Bilera), 2012an, 2013an, Tunisiako Munduko Foro Sozialean[12], maila globalean, aldaketa klimatikoaren aurka aritzeko, beste elkarte eta mugimenduekin batera.

Kolektiboak

Sortu denez geroztik, Bizi!-k parte hartzen du kolektibo ezberdinetan :

Gertakariak

Alternatiba, alternatiben herrixka, besta erraldoi bat da non publiko zabal bati ongi etorria egina zaion aldaketa klimatikoari eta krisi ekologikoari alternatiba zehatz batzuen aurkezpena eginez. Lehen edizioa, Susan Georges-en babespean egin zen 2010an. Bigarren edizioa Stéphane Hessel–ek babestu zuen eta 2013ko urriaren 6an iragan zen Baiona hiri erdian. Antolatzaileen arabera 10.000 pertsona hurbilarazi zituen. Bizi! ezaguna da ardura ekologikoa harrarazteko eramaiten dituen kanpaina handiei esker, hala nola Baionako bestetan (non milioika pertsona pasatzen baitira) eta maiatzaren leheneko mobilizazioetan.

Baionako Alternatiba-ren beste edizio bat iraganen zen 2018ko urriaren 6 eta 7an.

Urte hartako urriaren 6an, Alternatiba Itzuliaren heltearekin, Baionako alternatiben herrixkaren idekitzea eta herritar dinamika horren 5 urteak ospatu ziren. Edgar Morin soziologo eta filosofoak, baita ere Mariama Diallo segegaldar antropologoak edizio hori sustengatu zuten.

Urriaren 7an, aldaketa klimatikoaren alternatiben herrixka izan zen, milaka eta milaka pertsonak parte harturik.

Erreferentziak

  1. http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-10-13/005/009/kopenhagetik_alternatibara_mobilizazioak_segitzen_du.htm[Betiko hautsitako esteka]
  2. http://issuu.com/bizimugi/docs/charte_eu?mode=embed&backgroundColor=000000&layout=http://skin.issuu.com/v/color/layout.xml
  3. https://web.archive.org/web/20160303205445/http://www.lejpb.com/paperezkoa/20100720/211141/fr/Bizi--attaque-le-Credit-Agricole-dAnglet
  4. http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-03-10/007/001/nuklearretik_ateratzea_beharrezkoa_bezain_posible.htm[Betiko hautsitako esteka]
  5. http://www.argia.com/astekaria/docs/2348/pdf/5-9.pdf
  6. http://www.argia.com/albistea/garraiobide-alternatiboak-aldarrikatuko-ditu-bizi-mugimenduak/inprimatu
  7. Alda, « “Hitza hitz” la transition en marche » Enbatan
  8. Reporterre, « « Les petits pas ne suffiront pas » : au Pays basque, Bizi interpelle les candidats », Reporterre-en
  9. Elkarrizketa, « 46 communes d’Iparralde engagées par le Pacte de métamorphose écologique » Enbatan
  10. Bizi! elkartea,  « Sortir du "réalisme" de l'inaction - Rapport 2021 »[PDF], Bizi! elkartearen webgunean
  11. « Pays basque : l’association Bizi dresse un bilan peu satisfaisant de la transition écologique à mi-mandat » SudOuest.fr, 2023ko ekainaren 6an
  12. https://web.archive.org/web/20130405102626/http://www.kazeta.info/euskalherria/tunisiako-munduko-foro-sozialera-joan-dira-bizi-ko-mugimenduko-kideak

Kanpo estekak