Ezizena(k) | Rovers | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1875 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Ewood Park edukiera: 31.154 lagun inaugurazioa: 1890 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Championship (2. maila) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2018-19 | 15.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Blackburn Rovers Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Blackburn hirian egoitza eta zelaia (Ewood Park) dituena. XIX mendean Ingalaterrako talderik indartsuena izan zen.
Blackburn Rovers taldea 1875 urtean sortu zen eta berehala lortu zituen lehenengo Kopak, bost, XIX mendean Ingalaterrako talde nagusietakoa bihurtu zelarik. Mende berriaren hasieran iritsi ziren bi Ligak eta 1928an seigarren kopa lortu zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren maila galdu zuen eta 70. hamarkadan bigarren eta hirugarren mailen artean aritu izan zen.
1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen. Blackburn Roversek ordurako maila berreskuratua zeukan eta talde indartsua osatu zuen 1995ean Liga irabazterainokoa. Azkenengo titulua Ingalaterrako Ligako Kopa izan zuen 2002an irabazia. 2007an UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen.
Azken urteetan bigarren mailako erdialdeko postuetan ibili den taldea izan da baina 2016-17 urtean maila galdu du eta 3. mailara jeitsi da.
Blackburnekoak ziren Bilboko Athletic Kluba sortu zuten langile ingelesak. Hauek beren bihotzeko taldearen koloreak eman zizkioten Athletici, gerora aldaketa etorri bazen ere.