Blas Otero
Bizitza
JaiotzaBilbo1916ko martxoaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1979ko ekainaren 29a (63 urte)
Hobiratze lekuaMadrilgo hilerri zibila
Heriotza moduaberezko heriotza: biriketako edema
Familia
Ezkontidea(k)Tachia Quintanar
Sabina de la Cruz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza

Musicbrainz: a74a2631-dff8-4b3b-b9d4-b0d2cf9a60c8 Find a Grave: 7758567 Edit the value on Wikidata
Ezkerretik hasita Luis de Castresana, Pío Fernández, Blas de Otero eta Rafael Morales, 1951 inguruan.

Blas Otero Muñoz[1] (Bilbo, Bizkaia, 1916ko martxoaren 15a - Majadahonda, Espainia, 1979ko ekainaren 29a) gaztelaniaz idatzi zuen olerkari bizkaitarra izan zen.

Biografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Hurtado Amezaga kalean jaio zen. María de Maeztu bertako ikastetxean ikasi zuen. Hamar urterekin, Madrila bizitzera joan zen familia, eta bertan hasi zituen zuzenbide ikasketak, 1931an. Bilbora itzuli ziren, eta bertan karrerarekin segitu zuen, Zaragozan amaituko zuena 1935ean. Erlijioaren inguruan bizitza intentsua eduki zuen urte haietan, Espainiako Gerra Zibilarenak hain justu.

1945ean krisialdi depresiboa jasan zuen, eta Usurbilen egon zen ingresatuta hori dela eta. Orduan hasiko zen poesia idazten, terapia moduan edo. 1956an Bartzelonara joan zen bizitzera, eta handik aurrera hasi zen sariak lortzen: 1958an Espainiako Kritika Saria Ancia liburuarekin eta Fastenrath Saria 1961an. 1959an argitaratu zuen Parisen Parler clair, En castellano ("Gaztelaniaz") liburuaren itzulpena, Espainian zentsuratuta izan ostean. Sasoi hartan, bidaiak egin zituen SESBera, Txinara eta Kubara. Francoren erregimenaren aurka kokatu zen etengabean.

1979ko ekainaren 29an Majadahondan (Madril) hil zen arte.

Lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako olerki liburuetan erlijio kezka antzematen zaio, San Joan Gurutzekoaren eraginpean eta metafisikaren inguruan. Ondoren, gizarte gaiekin kezkatua zen, eta bere poesia jende guztiari helarazten saiatu zen. Hitzaren eta gizarte borrokaren arteko oreka bat bilatu nahian idatzi zituen.

Otero izan zen, Gabriel Celayarekin batera, poesia soziala deitu mugimenduaren ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat Espainian. Oterok harreman handia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Gabriel Aresti izan zuen adiskide handia. Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria handiari (1963) izeneko poemak.

Poesia liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira argitaratutako titulu guztiak:[2]

Bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antologiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratu gabeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra osoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Obra osoa, 1182.
  3. «'Istorioak, alegiazkoak nahiz egiazkoak', lehenengoz euskaraz» El Correo 2016/03/04.