Brigitte Engerer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBrigitte Marie Engerer
JaiotzaTunis1952ko urriaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 5. barrutia2012ko ekainaren 23a (59 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musika-irakaslea
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaPhilips
Harmonia Mundi

IMDB: nm1374999 Musicbrainz: c0384a93-e920-411a-a47e-413e47fbcf2e Songkick: 310032 Discogs: 1728077 Allmusic: mn0002116046 Find a Grave: 92789681 Edit the value on Wikidata

Brigitte Engerer (Tunis, Tunisia, 1952ko urriaren 27a - Paris, Frantzia, 2012ko ekainaren 23a) frantziar piano-jotzaile klasiko ezaguna izan zen.

Biografia

Brigitte Engerer Tunisen jaio zen, garai hartako Tunisiako Protektoratu Frantsesean, 1952ko urriaren 27an.[1] Txikitatik hasi zen musika ikasten, bai eta jendaurrean pianoa jotzen ere. Hamaika urte zituela, familia Parisera aldatu zen, eta Engererrek Pariseko kontserbatorioan jarraitu zituen piano-ikasketak, Lucette Descaves pianista eta pedagogo frantsesarekin.[2] Hamabost urterekin, lehendabiziko saria eman zioten aho batez, eta hurrengo urtean Marguerite Long-Jacques Thibaud nazioarteko saria irabazi zuen. Jarraian, Moskuko Txaikovski Kontserbatorioan ikasten jarraitzeko gonbita jaso zuen, eta han Stanislav Neuhaus izan zuen irakasle, Heinrich Neuhausen semea. Hasiera batean diru-laguntza urte baterako bazen ere, bederatzi urte egin zituen Errusian.[2][3]

1980an, Engererrek bere karreran garrantzi handia izango zuen eskaintza bat jaso zuen; izan ere, Herbert von Karajan pianistak Berlineko Orkestra Filarmonikoan berarekin batera jotzera gonbidatu zuen.[4] Horren ondoren, Bostoneko Orkestra Sinfonikoarekin, New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin eta Pariseko Orkestrarekin ere jo zuen, azken horretan Daniel Barendoim-en zuzendaritzapean.

Hortik aurrera, Engererren karrerak bi zutabe izan zituen: piano-errezitalak, batetik, eta irakasle-lana Pariseko Kontserbatorioan, bestetik. Azken errezitala Pariseko Théâtre des Champs-Élysées antzokian egin zuen, 2012ko ekainaren 12an, bederatzi urterekin lehen kontzertua eskaini zuen areto berean; bere bizitzako azken errezitaldi hartan, Schumannen lana interpretatu zuen.[5][6]

Yann Queffélec idazlearekin ezkondua egon zen, eta alaba bat izan zuten, Leonore (1985). Gerora, Xavier Fourteaurekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten, Harold (1994).

Parisen hil zen, 2012ko ekainaren 23an, minbiziak jota. Pariseko Montparnasseko hilerrian ehortzi zuten.

Diskografia hautatua

Filmografia

Nazioarteko sariak eta ohoreak

Kondekorazioak

Erreferentziak

  1. .
  2. a b .
  3. .
  4. .
  5. " Obscène ? Vous avez dit obscène ! ", 88 notes pour piano solo, Jean-Pierre Thiollet, Neva Editions, 2015, p. 226-227. ISBN 978 2 3505 5192 0
  6. La pianiste Brigitte Engerer est morte Le Point, 23 juin 2012