Burgue
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaBurgue-Erreiti
Administrazioa
Posta kodea64270
Herritarraburguetar
Geografia
Koordenatuak43°25′26″N 1°03′19″W / 43.4239°N 1.0553°W / 43.4239; -1.0553
Demografia

Burgue (okzitaniera beste tokiko hizkuntzan Vergüei) Burgue-Erreiti udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Agaramont eskualdean. 1973 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "burguetar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 48 km daude.

Geografia

Kokapena

Nafarroa Behereko iparraldean dago. Biduze ibaiak berarekin udalerria osatzen duen Erreititik bereizten du, baita Amikuzeko Sarrikotatik ere; iparralderantz "Burgueko zubia" delakoa pasatuta Erangoko lurrak hasten dira, betiere Agaramont eskualdean; udalerrien arteko muga Xuhukoa (okzitanieraz Lauhirassa) errekak markatzen du. Ekialderantz Lauhira (frantsesez Lauhire) baso zabalak Bearnoko Bastidaxarreko lurrekin alde batetik banandu eta bestetik lotu (historiko eta kulturalki harreman estuak izan dituztelako) egiten du. Hegoaldean, aldiz, Amikuzeko Bizkai eta Ilharre daude; denbora luzez hauxe izan da hizkuntza-muga, Burgue gehienbat gaskoieradun eta Amikuze euskaldunaren artekoa.

Orografia

Altuera apaleko lurrak dira: tontorrik garaiena 166 mkoa da, herritik hego-ekialdera eta Lauhirakoa iragartzen duen Galingo basoaren ateetan. Baxuena Biduzeren ertzean, Sarrikotarekin mugan.

Demografia eta biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
339 348 373 403 418 449 460 444 383
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
363 369 365 340 362 338 324 308 274
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
354 335 280 224 191 180 184 173 149
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
122 100 (261) (146) (120) (112) - - -

Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da. 1975ekoa Burgue-Erango-Erreitiri dagokio eta hortik aurrerakoak Burgue-Erreitiri.

Errepideak

D 321 errepideak herria hegoaldearekin, Amikuzerekin, lotzen du; D 256k iparralderantz jotzen du, Erango eta eskualde nahiz Kantonamendu buru den Bidaxunerantz.

Historia

Erdi Aroan Agaramonteko dukearen menpeko baroierria izan zen.

Eraikin historikoak

Udalerri-aldaketak

1973 arte udalerri propioa izan zuen. Urte horretan beste bi auzo-herrirekin Burgue-Erango-Erreiti izenekoa osatu zuen. Honek, ordea, ez zuen luze iraun eta 1977an Erango bereizi eta gainontzeko biek egungo Burgue-Erreiti eratu zuten.

Kasu guztietan Burgue izan da udalburua.

Kultura

Herriko jaia abuztuaren 15ean izaten da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa