Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua (ingelesez: Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorder) edo DSM (ingeles izenetik abiatuta eratutako sigla) medikuntza eskuliburu bat da, American Psychiatric Association (APA) elkarteak sortua, Ameriketako Estatu Batuetako psikiatren «biblia».[1] Bertan buru-asaldura guztien sailkapena proposatzen da, bai eta deskribapen argiak eta diagnosien sailkapenak ere. Helburutzat du mundu osoko ikerlari guztien arteko informazio-trukea indartzea eta erraztea.

Gaur egun DSM-V da indarrean dagoen edizioa, 2013ko maiatzean plazaratua. Orain arte, eskuliburuak edizio hauek izan ditu:

Liburu honek helburu deskriptibo hutsa du. Beraz, ez dira gaixotasunen tratamenduak azaltzen ezta ere patologien etiologiak aztertzeko. Esan behar da, bestetik, nahiz eta DSMk duen ospea hau ez dela buru gaixotasunak sailkatzeko sistematizazio bakarra; esaterako Munduko Osasun Erakundeak ICD-10 (International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems, 10.bertsio) izenekoa hobetsi duela.

DSM liburuaren paperezko bi edizio: 2000. eta 2013. urteetakoak.

Asalduren sailkapena

Sailkapen hau DSM-IV txostenaren araberakoa da.[2]

OHARRA: Ondorengo loturen bidez Wikipedian aurki daitezkeen patologien definizioak beharrez ez dira DSM-IV eskuliburuaren ikuspuntutik azaltzen.

Hasierako asaldurak haurtzaro, pubertasun eta nerabetasunean

Delirium, dementzia, asaldura amnesikoak eta beste ezagutza bidezko asaldurak

Eskuliburuaren arabera klinikoki esanguratsua den galera memorian zein ezagutza funtzioetan definitzen dira. Aldaketa hauek aurreko aktibitate-egoerarekin alderatuta behar dira. Hauexek dira jasotako sailkapena:

Gaixotasun medikoaren ondoriozko buru asaldurak

Atal honetan gaixotasun mediko baten ondorioz sortutako asaldurak sailkatzen dira, beti gaixotasun horren adierazleak arreta kliniko berezia eskatzen duten sintoma psikologikoak edo portaerazkoak direnean.

Substantziekin lotutako asaldurak

Eskizofrenia eta beste asaldura psikotikoak

Atal honetan sintoma psikotikoak ezaugarri definitorioa bezala duten asaldurak aurkituko ditugu. Psikotikoa norberaren mugen galera eta errealitatea neurtzeko gaitasuna galera bezala ulertu daiteke. Sintomatologia honen barne besteak beste, horrelakoak aurkituko ditugu: haluzinazioak, ideia deliranteak, pentsamenduaren asaldurak, lengoaia desantolatua, portaera desantolatua edo katatonikoa... Eskuliburuaren arabera hauxe da sailkapena:

Aldartearen asaldurak

Atal honetan aldartearen aldaketak dira ezaugarri nagusia. DSM-IVaren arabera une afektiboak, depresiboak eta maniakoak gerta daitezke; egoera hauek konbinatzen dira aldartearen asaldurekin.

Antsietate asaldurak

Asaldura somatomorfoak

Asaldura hauetan gaixotasun mediko baten sintoma fisikoak aurkitzen dira baina, behar den ebaluazio egin eta gero, sintoma horien ezin dira gaixotasun fisiko baten ondorioak bezala. Buru asaldura batek ere ez du etiologia argitzen (adibidez, depresio batez edo antsietate asaldura batez). Sintoma horiek pertsonaren egunerokotasunean arazoak eta ezinegona sortzen ditu. Hauexek dira deskribatu direnak:

Asaldura faktizioak

Gezurrezko sintoma fisiko zein psikologikoak ematen dira. Pertsona hauek gaixoen papera izan nahi dute eta helburu horrekin sintomatologia sortzen dute. Bi mota bereizten dira:

Asaldura disoziatiboak

Sakontzeko, irakurri: «Disoziaziozko nahasmendu»

Asaldura honek kontzientziaren, identitatearen, memoriaren eta inguruko pertzepzioaren nahastea erakusten du. Sintomak hauexek izan daitezke: gertaera traumatikoen memoria galtzea, norberaren gorputzetik eta sentsazioetatik urruntzea, portaerako pertsonalitateen kontrola...

Asaldura sexualak eta sexu identitatekoak

Sexuarekin lotuta, lau motatakoak izan daitezke:[3]

Janariarekin lotutako asaldurak

Janariarekiko jokaeren aldaketa larriak dira, norberaren gorputzaren pertzepzio distortsionatuarekin batera edo horren ondorioz sortutakoa

Loarekin lotutako asaldurak

Beste sailetan jaso gabeko bulkaden kontrolaren asaldurak

Besteentzat edo norberarentzat kaltegarriak izan daitezkeen bulkadak saihesteko zailtasunak. Pertsona hauek ekintza baino lehen normalean tentsio intentsoa sentitzen dute eta bakarrik hori egin ondoren lasaitasuna berreskuratzen dute.

Egokitze asaldurak

Asaldura hauek estresa eragiten duen faktore ezagun batek eragindakoak dira. Faktore horrek eragiten duen erreakzioa gehiegizkoa da. Eragilearen arabera, klinikoki honela sailkatzen dira.

Pertsonalitate asaldurak

Patroi honen arabera pertsonaren barruko esperientzia eta pertsonaren esperientzia inguruko kulturan espero daitekeenetik urrundu egiten da. Nerabetasunean edo heldutasunaren hasieran hasten da, denborarekin ez da aldatzen eta subjektuari egonezina sortzen dio; aldi berean haren aurkako aurreiritziak zabaltzen dira. Horrela sailkatzen dira:

Klinikoki aztertu daitezkeen beste arazoak

Atal honetan jasotako arazoak berez ez dira asaldurak baina mina edo sufrimendu psikologikoa edo jendartekoa eragiten dutenez interes klinikoa dute; horregatik bereizita tratatzeak garrantzia du. Hainbat motatakoak izan daitezke:

Erreferentziak

  1. a b Ainara Arratibel: 3.or.
  2. http://www.psychiatry.org/practice/dsm/dsm-iv-tr
  3. Homosexualitatea DSM-IVtik 1973an kendu zen.

Bibliografia

Kanpo estekak