Chantal Mouffe | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Charleroi, 1943ko ekainaren 17a (80 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ernesto Laclau (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | UCLouvain |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politologoa, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Lantokia(k) | Londres |
Enplegatzailea(k) | University of Westminster (en) Fondation de France (en) |
Kidetza | Collège international de philosophie (en) Institut Solidarische Moderne (en) |
Chantal Mouffe (Charleroi, 1943ko ekainaren 17a[1]) filosofo eta politologo belgikarra da, Zientzia Politikoen eta Nazioarteko Harremanen Departamentuko irakaslea Londresko Westminsterreko Unibertsitatean. Postmarxismoaren pentsamendu politikoan kokatzen da. Bereziki ezaguna da Hegemonia eta estrategia sozialista saiakeragatik, Ernesto Laclau filosofoarekin idatzia. Saiakera hau Espainiako Ahal Dugu alderdi politikoaren sortzaileak, Pablo Iglesias eta Íñigo Errejón, inspiratu zituen testuetako bat da.[2]
Demokrazia erradikalaren ideiaren eta demokrazia pluralaren eta pluralismo agonistikoaren kontzeptuen inguruan egituratzen da, batez ere, haren gogoeta. Mouffek uste du eskuinaren eta ezkerraren arteko muga birpentsatu behar dela, eta "iraungi egin dela bai planteamendu antikapitalista ultraeskuindarrista, bai erdiguneko gizarte-planteamendu liberala".[2]
Chantal Mouffek Lovaina, Paris eta Essexeko unibertsitateetan ikasi zuen eta mundu osoko unibertsitate askotan egin du lan (Europan, Ipar Amerikan eta Latinoamerikan). CNRS (Paris), Harvard, Cornell eta Princetonen irakasle bisitari gisa ere aritu da. 1989-1995 bitartean, Parisko Collège international de philosophie unibertsitatean programa zuzendaria izan zen. Gaur egun, Erresuma Batuko Westminster Unibertsitateko Nazioarteko Politika eta Harremanetarako Departamentuko irakaslea da, eta Demokraziarako Ikasketa Zentroa zuzentzen du.