Christiane Amanpour | |||
---|---|---|---|
![]() (2021) | |||
2015eko apirila - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Christiane Maria Heideh Amanpour | ||
Jaiotza | Ealing (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Bizilekua | New York Londres | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | James Rubin (1998 - 2018) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | United States Army War College (en) ![]() University of Rhode Island (en) ![]() New Hall School (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa persiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, korrespontsala, program host (en) ![]() | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | CNN International | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Christiane Maria Heideh Amanpour (Erresuma Batua, 1958ko urtarrilaren 12a) kazetaria da eta CNN bezalako kateentzat lan egin du aurkezle gisa.[1]
Ealingen jaioa da, Londresko auzo pobre batean. Mohammad Taghi eta Patricia Anne Amanpour-en alaba.[2] Aita Teheranekoa zen eta horregatik, Amanpour Iranen hazi zen 11 urte bete arte.[3][4] Aita musulman xiita zen eta ama katolikoa.
Hamaika urterekin Londresen hasi zen ikasle neskentzako eskola batean, eta gero 16 urterekin, Essex-era bidali zuten. Irango Iraultza hasi eta gutxira Ingalaterrara joan ziren, ondoren zailtasunak izan zituzten Iranera itzultzeko.
Amanpour Amerikako Estatu Batuetara joan zen Rhode Islandeko Unibertsitatean kazetaritza ikastera. Han zegoela, WBRU-FMko albiste-sailean lan egin zuen. NBC Providenceko WJAR afiliatuarentzat ere lan egin zuen, grafiko elektronikoen diseinatzaile gisa.[5] 1983an, Amanpour summa cum laude unibertsitatean graduatu zen eta Phi Beta Kappa[6] B.A. batekin.[7]
1983an, atzerriko kazetari estaldura egin zuen CNN Atlantarentzat, Iran-Irak Gerraren gainean informatu zuen. 1986an Ekialdeko Europara bidali zuten, Sobietar Batasunaren desegitearen berri emateko.[8] 1989an, Frankfurt am Main,Mendebaldeko Alemanian hasi zen lanean, eta Ekialdeko Europa suntsitu zuten iraultza demokratikoen berri eman zuen. 1990erako korrespontsal izan zen CNNk New Yorken duen bulegorako.
1990ean, Golkoko Gerra eta Bosniako Gerraren berri eman zuen, baina Sarajevori buruz emandako bertsioaren ondorioz bere objektibotasuna zalantzan jarri zen, hark hauxe erantzun zien:
"Egoera batzuetan ezin da neutrala izan, neutral bazara, konplizea zara eta. Objektibotasunak ez du esan nahi denak berdin tratatu behar direnik. Alde bakoitzari audientzia bat ematea esan nahi du".[9]
Gerra hauekin ospea izan zuen Amanpourrek.[10]
1992tik 2010era, CNNren nazioarteko korrespontsal nagusia izan zen, besteak beste, Irak, Afganistan, Palestina, Iran, Israel, Pakistan, Somalia, Ruanda eta Balkanen egoeraren berri eman zuen, baita Katrina urakanaren gorabeherena ere. Elkarrizketatu dituen politikari ezagunen artean, besteak beste,hauexek daude: Muhammad Khatami, Mahmud Ahmadinejad, Tony Blair, Jacques Chirac, Pervez Musharraf, Hillary Clinton, Nicolás Maduro, Hassan Rouhani, Emmanuel Macron, Angela Merkel, John Kerry, Dalai Lama, Robert Mugabe eta Muammar al Kadafi.[11]
Konstantino IIa. Greziakoa, Mohammad Reza Pahlavi, Ameera al-Taweel eta Angelina Jolie, Tom Hanks eta Meryl Streep aktoreari ere egin dizkie elkarrizketak.[12] Entzuna izan zen Yassir Arafatekin zuzenean izandako telefono elkarrizketa, mandatariak telefonoa eskegi baitzion.[13]
2010ean, CNN utzi eta ABC News-en hasi zen.[14] Muammar Gadafi, Saif al-Islam eta Al-Saadi Gadafi bezalako pertsonaiak elkarrizketatu zituen, ikusle gutxi zituen eta[15][16][17] 2012an CNN Internationalera itzuli zen eta ABC News-en ere jarraitu zuen.[18]
2013an, Barack Obama gogor kritikatu zuen eta Sirian eragiteko ikuspegi ez-interbentzionista erakutsi zuen.[19] Hainbat elkarteren kidea da, besteak beste, Kanpo-harremanen Kontseiluko kidea da, Kazetariak Babesteko Batzordeko administrazio-kontseiluko kidea, Osotasun Publikorako Zentroa, Emakumearen Nazioarteko Fundazioa eta Gerrari eta Bakeari buruzko Informaziorako Institutukoa.[20][21][22][23] 2015eko apirilaz geroztik, UNESCOren borondate oneko enbaxadorea izan da kazetarien adierazpen-askatasunerako eta segurtasunerako.[24]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Biography |