Civivox Sanduzelai | |
---|---|
Sanduzelaiko bibliotekaren logoa - Logo de la biblioteca de San Jorge Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2006 |
Webgunea | http://www.bibliotecaspublicas.es/sanjorge |
Civivox Sanduzelai edota Sanduzelaiko Liburutegi Publikoa (gaztelaniaz Biblioteca Pública de San Jorge) Nafarroako Iruñea hiriburuko Sanduzelai auzoan dagoen kultur-etxe eta liburutegi publiko bat da. Civivox kultur-etxe eta liburutegi publikoen sarearen barnean dago.
Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Zerbitzuaren mendeko Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen partaidea da. Halaber, Iruñeko Udalak ere bere kudeaketan hartzen du parte lankidetza hitzarmen baten bidez.
Sanduzelaiko Biblioteka Publikoa 1980an sortu zen, Colegio Público San Jorgeren lokaletan zegoen eta 2006. urte arte udalaren titulartasunaren pean zegoen soilik. 2006an oraingo kokalekura mugitu zuten eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemaren sailkapenean AA maila izatera pasatu zen, hau da, eskualde-esparruetan edo biztanle-dentsitate handiagoko hiri-ingurunetan kokatzen direnak eta Nafarroako Gobernuko langileek gidatzen dituztenak lanaldi osoan.
Biblioteka Sanduzelaiko Civivox barruan dago. Zentro zibiko kultural hau udalarena da eta Javier Pérez Herreras, José Vicente Valdenebro García eta Javier Quintana de Uña arkitektoek diseinatu zuten 2001ean. 2010ean “Jóvenes Arquitectos de España” delako erakusketan parte hartu zuen lan honek, beste 61ekin batera. Erakustaldi hau hainbat herrialdetan ikusi ahal izan zen urte hartan.
Plaza/zubi batetik abiatzen da proiektua. Plaza/zubi hori zati batean ezkutuan den (eta maldan dagoen) lorategi baten gainean dago. Plazaren azpian, sotoko solairuan, biblioteka dago. Sotoko solairuan, plazaren azpian, liburutegi bat dago. Bertan, azalera gardena planteatu da. Batetik “in situ” erako hormigoizko konposizio zulatu nabarmena eta bestetik beiraz hornitutako bi arraildura/patio ditu. 739,50 metro karratuko azalera erabilgarria du eta liburutegia hartzen du bertan.[1]