Coppieters Fundazioa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | political foundation at European level (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2007 |
webgune ofiziala |
Coppieters Fundazioa think tank modura jarduten duen erakundea da, besteak beste Europako aniztasun linguistiko eta kulturalean, eskubide kolektibo eta indibidualetan, bakean, deszentralizazioan eta Herrien autodeterminazio eskubidean arreta jartzen duena. Maurits Coppieters politikari abertzale flandriarraren omenez hartu zuen izena, 2007an sortu zen eta Bruselan du egoitza.
Europako Parlamentuak aitortua, bere kideen eta Europako Parlamentuaren diru-ekarpenez finantziatzen da. Europako Aliantza Askearekin harreman estuak mantentzen ditu [1].
Hamalau Europako estaturik gabeko nazio daude ordezkatuta Coppieters Fundazioan. Besteak beste, Euskal Herria, Katalunia, Galiza, Gales, Bretainia, Kurdistan, Korsika, Okzitania, etab. [2]. Euskal Herriari dagokionez, Alkartasuna Fundazioa (Eusko Alkartasunarena), Ezkerraberri Fundazioa (Aralarrena) eta Enbata aldizkaria daude ordezkatuta.
Batzar nagusia da Coppietersen organo gorena. Honek, zuzendaritza-taldea (Bureau) aukeratzen du 3 urteko agintaldia duena erakundearen lana goberntzeko. Zuzendaritza 2023ko batzar nagusian berritu zen. Ordurarte, Xabier Macias galiziarra izan zen Fundazioaren lehendakaria, Antonia Luciani kortsikarrak ordeztu duelarik. Xabier Macias lehendakariordea da gaur egun[3][4].
Bestalde, Aholku Batzorde Zientifikoak fundazioak egiten dituen lanen kalitatea ebaluatzeaz eta zaintzeaz arduratzen da.
Coppieters Fundazioa Europako gaiei buruzko hausnarketa-taldea da. Ideia berriak garatzen ditu eta hainbat gairi buruzko jakintza sortzen du: kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa, gutxiengoen eskubide kolektiboak, demokrazioaren kalitatea, maila anitzeko gobernantza, deszentralizazioa, estatuen eta konstituzioaren erreforma, estatuak sortzeko prozesuak, autodeterminazio-eskubidea, migrazioa, bake-prozesuak eta giza eskubideen babesa[5].
Coppietersen helburuak ondorengo puntuetan laburlbitzen dire: