Doktore tesia edo Doktorego tesi bat ikasle batek ikerketa bati buruzko egindako ikerlan idatzia da. Unibertsitateetan, doktore tesia argitaratzeak, “Doktore” gradura atzitzea ahalmentzen du. Horretarako ikasleak graduatuta dagoen ikasleak bere tesia unibertsitatean lanpostu egonkorra daukaten irakasleen aurrean defendatu beharko du.

Definizioa

Umberto Ecoren definizioaren arabera, “lan mekanografiatua da, 100 eta 400 orrialdeetako bataz besteko luzerakoa, non ikaslea doktoratu nahi den ikasketei buruzko arazo bati erreferentzia egiten dio. Ikasleak azaldu beharko du bere ikasketa doktoretza gaiarekin zerikusia daukana. Hala ere, exijitzen den luzera zerikusi handia dauka izena ematen duen ikasketen ezaguera alorrarekin eta garatzen duen herrialdearekin. Honela, adibidez, ikasketa zientifikoen kasuan luzera askoz txikiagoa izan ohi da Humanitateetan baino eta anglosaxoi herrialdeetan, orokorrean, txikiagoa herrialde latinoetan baino. Batez besteko denbora tesi bat erredaktatzeko ere aldatzen da. Mendebaldeko unibertsitate gehienetan 3 eta 5 urteen arteko batez bestekoak izaten dira, gaia eta herrialdearen arabera luzeago edo laburrago.

Prozedura

Doktorego tesi bat sortzeko hauek dira jarraitu behar ohi diren urratsak:

Hori guztia egin eta gero, ikerlariak bere tesia idatzi eta defendatu egin beharko du.

Oso ohikoa da doktorego tesiak bere bidea jarraitzea defentsa eta gero, argitaratzeko prestaketa lanetan edo monografia zientifiko batean bilakatzen.

Euskarazko tesiak

Ingumaren datu-basean topa daitekeen lehen doktorego tesia 1976. urtekoa da, Rikardo Arrue Imaz Tolosako kardiologoak EHUn aurkeztutakoa 1976ko urtarrilaren 12am. Hura da euskaraz idatzi izan den lehen doktore tesia[1].

Inguma datu-basearen arabera, 2007an defendatu ziren euskarazko doktorego-tesi gehien, hogeita sei hain zuzen ere[2].

Doktorego-tesiak: 763.
Lotura bidez sarean kontsultatzeko moduan dauden doktorego-tesiak: 584.

XXI. mendean, 2005-2006 ikasturtetik aurrera[4], Euskaltzaindiak eta EHUk urtero euskarazko bost doktore tesi saritzen ditu, Koldo Mitxelena Sariarekin[5].

Proportzionalki, dena dela, euskaraz aurkezten diren tesiak gutxi dira Euskal Herriko unibertsitateetab. 2002-2003ko ikasturtean argitaratutako tesien %7,4 euskaraz egindakoak izan ziren; 2012-2013ko ikasturtean, %8,6 zen kopuru hori. Ez da gauza bera gertatu, ordea, ingelesarekin, denbora tarte berean, %2,5etik %34,5era egin baitu salto proportzioak[1].

Euskarazko tesien eta tesi-proiektuen zabalkundea areagotzeko, UEUk Txiotesia ekimena antolatzen du 2013az geroztik, lehiaketa bat norberaren tesia azaltzeko Twitterreko txio kate batekin. 2013ko lehen edizio hartan 86 tesilariren mezuak bildu ziren lehiaketan[6].

Erreferentziak

  1. a b Garmendia, Lander Muñagorri. «Nola esaten da tesia euskaraz?» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  2. a b Labaka, Saioa. (2009-07-19). «Doktorego-tesiak sarean irakurtzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  3. «Ingumako datuak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  4. «Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  5. «Koldo Mitxelena saria jaso dute UPV/EHUko bost doktorek beraien euskarazko tesiagatik» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  6. Irureta Azkune, Onintza. (2013). «86 tesilariren txioak ikerkuntza euskaraz aldarrikatzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak