Elihu Root (Clinton, New York, 1845eko otsailaren 15a - New York, New York, 1937ko otsailaren 7a) estatubatuar legegizona eta politikaria izan zen. Zuzenbideko ikasketak egin ondoren (1867) alderdi errepublikarreko kide egin zen eta Gerrarako estatu idazkari izendatu zuten (1899-1904). Estatuko idazkaria izan zen 1905-1909 urteetan eta senataria 1909-1913 bitartean. Bakezalea izan zen eta Nazioarteko Justizia Epaitegi iraunkor berria sortu zuen 1920an. 1912an Bakearen Nobel saria eman zioten.
![]() |
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |