Eneko Bidegain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordeleko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Josu Chueca Intxusta Xarles Bidegain |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, irakaslea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Eneko Bidegain Aire (Baiona, Lapurdi, 1975 - ) euskal idazle eta kazetaria da.
Batxilergoa ikastolan ikasi eta gero Euskal Ikasketak egin zituen Baionan. Kazetari lanetan Ekaitza aldizkarian hasi zen. 1999an Euskaldunon Egunkarian sartu zen. Berria eta beste zenbait hedabidetan ere aritu da.
Doktoretza tesia aurkeztu zuen 2012an, EHU eta Bordeleko unibertsitateen artean, "Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekaria" gaiaren inguruan, Josu Chueca, eta Xarles Bidegainen zuzendaritzapean.[1][2] Bertso txapelketetan epaile lanak bete izan ditu. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Ikus-entzunezko komunikazio graduan.[3]
Xalbador bertsolariaren iloba da.