Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea.

Eratorpena hitz sorkuntzarako prozesu bat da. Horren bidez, jatorrizko hitz batekin semantikoki erlazionatutako kontzeptuak izenda daitezke (hitz > hiztun, esaterako). Horrek, lexema edo erro kopuru txiki batetik, erlazionaturiko beste hitz ugari sortzeko aukera ematen du. Hizkuntza askotan, euskara barne, eratorpena hitz berriak sortzeko baliabide emankorrenetakoa da, baina eratorpenik gabeko hizkuntzak ere badaude; horiek hizkuntza isolatzaileak dira batez ere, hitz-elkarketa erabiltzeko joera handiagoa dutenak.

Eratorpenak flexioarekin kontrastatzen du: biek erroari gehitutako morfemak erabiltzen dituzte hitz berriak sortzeko, baina, flexioan, morfema horiek informazio gramatikala gehitzen dute bakarrik. Eratorpena gardena da sintaxirako; flexioa, berriz, ez. Bestalde, eratorpenak aldaketa gramatikala ekartzen du gehienetan (eman aditza > emankor adjektiboa, adibidez); flexioa, aldiz, kategoria gramatikala mantentzen du (katua, katuak… izenak izango dira beti, esaterako).

Bestalde, eratorpenak hitz-elkarketarekin zerikusi handia du esanahi aldaketari begira. Desberdintasun nagusia da eratorpenak esanahi gabeko morfemak erabiltzen dituela (-zale atzikia mendi izenari gehituta, mendizale izen-adjektiboa ematen du, adibidez) eta hitz-elkarketak esanahia daukaten morfemak lotzen dituela (egon izena + gela izena = egongela izena, esaterako).

Hitz eratorriak

Lexema bakar batetik eta eratorpen morfemekin sortutako termino multzoari hitz eratorrietako eremu semantikoa deritzo.

Batzuetan, hitz eratorrietako eremu semantiko baten barruan, hitz bat beste baten eratorria dela esaten da, bigarren hitz hori atzizki eratorrietatik abiatuta sor badaiteke (eta, agian, atzizki flexiboren bat kenduta). Adibidez: abes-tu > abes (atzizki flexiboa kendu) > abes-lari (atziki eratorria gehitu).

Hala ere, batzuetan zaila da esatea zein den hitz eratorrien eremu semantiko bateko jatorrizko hitza, eremu semantiko horretan atzizki eratorri gabeko hitz bat baino gehiago agertu ahal baitira.

Aldaketak kontsonanteetan

Hitzak eratortzerakoan, hainbat aldaketa kontsonantiko hartu behar dira kontuan[1]:

Eratorpen egiturak

Eratorpena (atzizkiak zein aurrizkiak) eta elkarketa kontuan hartuz, honako egiturak ditugu:

Hitz-elkarketa

Hizkuntzalaritzan, hitz-elkarketa hizkuntzen prozesu morfologiko bat da neologismoak sortzeko; hau da, hitz berriak sortzeko. Hitz-elkarketa lexema edo erro (hau da, hitzen parte aldaezin) bi edo gehiago koordinatzean datza, unitate semantiko eta sintaktikoa osatzen duen hitz berri bat sortzeko. Lokuzio, lexia, enuntziatu fraseologiko edo kolokazio bezalako unitate fraseologikoetatik desberdindu behar dugu.

Hitz-elkarketa hitz sorkuntzarako prozesu unibertsal bat da, hizkuntza guztietan ematen dena neurri batean edo bestean. Aldiz, eratorpena edo flexioa hizkuntza flexibo eta eranskarietara murrizten da gehienbat. Hitz-elkartuen tipologia eta esanahia desberdintzen da ere hizkuntzatik hizkuntzara. Alde batetik, hitz-elkartu koordinatuak daude, zeinetan bi hitzek kategoria berekoak diren eta, bestetik, menpeko hitz-elkartuak daude, zeinetan hitz-elkartuaren kategoria formante nagusiaren berekoa izango dena.

Hitz elkartuen formakuntza

Hitz-elkartuen sorkuntzarako arauak asko aldatzen dira hizkuntzatik hizkuntzara:

Hitz elkartuen osaera eta idazkera euskaraz

Euskaraz, hiru hitz elkartu motak bereiz ditzakegu[3], bereiz idazten direnak, marratxoarekin idazten direnak eta loturik idazten direnak. Honako  hitz-elkarte  modukoak bereiz idatziko dira:

Honako hitz-elkartu hauek, berriz, marratxoz idatziko dira:

Azkenik, honako hauek loturik idatziko dira:

Bestalde, elkarketako lehen osagaiak berezko -a duen kasuan, Euskaltzaindiak aukera bat baino gehiago utzi du. Halakoetan, hitz elkartua -a itsatsia kendu gabe eta marratxoz idaztea hobesten eta gomendatzen da ikasmaterialetan:

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Eratorpena eta hitz-elkarketa - hiru.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  2. http://www.finnsnw.org/etc.html. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  3. Arauak 20: HITZ ELKARTUEN OSAERA ETA IDAZKERA | euskaljakintza. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).

Kanpo estekak