Euskal Irratiak Ipar Euskal Herrian herri-mugimenduetatik sortu diren euskarazko irratiak biltzen dituen elkartea da. Elkarren artean programak konpartitzeko eta guztiei dagozkien arazoei hobeto aurre egiteko sortu zen.
Kontaktatzeko helbidetzat Irulegiko irratikoa erabiltzen du, hots Donibane Garazikoa.
Hasierako kideak herrialde bakoitzean azken urte luzeetan abian dauden irratiak izan ziren:
Beranduago Txingudi aldean (Gipuzkoa eta Lapurdin) sortu zen Antxeta irratia ere bildu zen.
Hauexek dira helburu nagusiak:
Aipatu lau irratiak Euskal Herri osoko irratiak biltzen dituen Arrosa[1] sareko kideak dira.
Ipar Euskal Herri mailan bilgune hau Euskal Konfederazioa eta EKE Euskal Kultur Erakundea elkarteen partaide da eta oro har eremu geografiko honetako euskalgintzarekin zerikusia duten dinamika guztietara lotzen da.