Eusko-iberismoa euskararen eta iberieraren ahaidetasuna aldarrikatzen duen teoria da. Teoria horren aldekoei eusko-iberista deritze. Gaur egungo euskalariek baztertzen dute.
Euskara eta iberiera hizkuntza eremuen hurbiltasunak eta biak hizkuntza indoeuroparrak iritsi baino lehenagokoak izateak bide eman zuten hizkuntza bera zirela edo ahaideak zirela pentsatzera. Luzaro iraun duen teoria da (Esteban Garibai, Arnaud Oihenart, Manuel Larramendi, Wilhelm von Humboldt, Hugo Schuchardt eta abar), baina XX. mendeko hizkuntzalariek guztiz baztertzekoa zela erakutsi zuten. Hala ere, gaur egun, hainbatek oraindik eusten diote teoria horri.
Iberieraren eta euskararen arteko hitz batzuk antzekoak dira.
Iberiera | Euskara |
---|---|
Abar | Adar |
Adin | Adin |
Bios | Bihotz |
Biskar | Bizkar |
Biur | Bihur |
Cais | Gaitz |
Hisca | Neska |
Ildun | Ilun |
Iliberris | Hiri berri |
Nabar | Nabar |
Nahiz eta iberieraren sintaxia eta gramatika eta euskararenak antzekoak izan, kontuan izan behar da euskara erabiliz ez dela lortu iberierazko testuak itzultzea, eta itzuli den apurrak euskara eta iberiera erabat hizkuntza desberdinak direla erakutsi du.
Iberiar eta euskal hitzen artean badira antzekotasunak, baina horien arrazoia izan daiteke bi hizkuntzek Sprachbund motako kontaktua eta elkartrukea izateagatik.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |