Francisco Rabal | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Rabal Valera |
Jaiotza | Águilas, 1926ko martxoaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Merinhac, 2001eko abuztuaren 29a (75 urte) |
Heriotza modua | : birika-enfisema |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Asunción Balaguer |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Our Lady of Remembrance College (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, film-zuzendaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Francisco "Paco" Rabal Valera (Águilas, Murtzia, Espainia, 1926ko martxoaren 8a - Bordele, Frantzia, 2001eko abuztuaren 29a) Espainiako antzezlea izan zen.
Rafael Gil, José Luis Sáenz de Heredia eta beste zinemagile frankistekin egin zen ezagun, galaiaren paperetan, nagusiki. Gero, Espainiako zinemagile berritzaileekin lan egin zuen, Juan Antonio Bardemen Sonatas (1959) eta Carlos Sauraren Llanto por un bandido (1963) filmetan, besteak beste. Luis Buñuelekin egin zituen hiru filmetan —Nazarín (1958), Viridiana (1961) eta Belle de jour (1967)— paper bikainak egin zituen, eta arrakasta handia izan zuen.
Harrezkero, zinemagile ospetsuekin lan egin zuen nazioartean, Torre-Nilsson, Antonioni, Rivette, Glauber Rocha eta Comencinirekin, besteak beste. 1984an, Antzezle Onenaren Saria jaso zuen Cannesen, Alfredo Landarekin batera, Mario Camusen Los santos inocentes filmagatik. Telebistarako ere lan egin zuen, eta arrakasta handia izan zuen Armiñánen Juncal telesailarekin. Antzezle-lanak egiten segitu zuen 2001era arte: Las largas vacaciones del 36 (1976), Epílogo (1983), Padre nuestro (1985), Divinas palabras (1987), ¡Átame! (1989), Así en el cielo como en la tierra (1995), Goya en Burdeos (1999), Lázaro de Tormes (2000) eta A la revolución en un dos caballos (2001).
Hil eta astebetera Donostia Saria jasotzekoa zen Donostiako Zinemaldian, eta omenaldi hunkigarria egin zioten han lagun minenek eta zinemazaleek.