Gilemina I.a Herbehereetakoa | |||
---|---|---|---|
(1948) | |||
1890eko azaroaren 23a - 1948ko irailaren 4a ← Gilen III.a Herbehereetakoa - Juliana I.a Herbehereetakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Noordeinde Palace (en) , 1880ko abuztuaren 31 | ||
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||
Heriotza | Het Loo Palace (en) , 1962ko azaroaren 28a (82 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nieuwe Kerk Delft (en) | ||
Familia | |||
Aita | Gilen III.a Herbehereetakoa | ||
Ama | Emma Waldeck eta Pyrmontekoa | ||
Ezkontidea(k) | Henrike Mecklenburg-Schweringoa (1901eko otsailaren 7a - ezezaguna) | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Leinua | Orange-Nassau leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | nederlandera alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta argazkilaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Herbehereetako Eliza Erreformatua | ||
Gilemina I.a Herbehereetakoa (Wilhelmina Helena Pauline Maria van Oranje-Nassau) (Haga, 1880ko abuztuaren 31 – Het Loo jauregia, 1962ko azaroaren 28a), Herbehereetako erregina 1890etik 1948ra; 1948an abdikatu eta bere alabak Julianak oinordetu zuen.
Hagan jaio zen 1880ko abuztuaren 31ean, eta Gilen III.a erregearen eta Emma Waldeck eta Pyrmontekoa printzesaren alaba zen. Aitaren aldetik, Gilemina Gilen II.a erregearen eta Ana Errusiakoa dukesaren iloba zen; eta amaren aldetik, Jurgi Viktor I.a Waldeck-Pyrmontekoaren eta Maria Luisa Schleswig-Holsteinekoaren iloba.
1901eko otsailaren 7an Hagan ezkondu zen Henrike Mecklenburg-Schweringoa dukearekin, Frederiko Frantzisko II.a Mecklenburg-Schweringoaren eta Maria Karolina Schwarzburg-Rudolstaden semea. Bikoteak arazo ugari izan zituen, eta hainbat aborturen ondoren, bikoteak alaba bakarra izan zuen:
Gileminaren erregealdian zuhurtasuna eta errespetua dira aipagarriak.
Bestalde, Gileminak trebetasun handia zuen negozioetan, eta hori dela eta, munduko emakume aberatsenen artean egon zen.
1948an, holandar kolonietako matxinadek eragindako kritiken ondorioz, abdikatzea erabaki zuen, eta bere alabak hartu zuen tronua. Bizitzako azkeneko urteak Het Loo jauregian igaro zituen. 1962ko azaroaren 28an hil zen.