Goierriko gipuzkera
     Goierriko gipuzkeran mintzatzen diren udalerriak.     Goierriko gipuzkeraren eta Urolaldeko zein Beterrikoaren arteko lotura egiten duten udalerriak.
EuskalkiaGipuzkera
Hitz egiten den eremuaGoierriko udalerriak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain
Urola Garaiko udalerriak: Ezkio-Itsaso eta Legazpi
Beste azpieuskalkiekiko lotura eremuaUrola Garaiko udalerriak: Urretxu eta Zumarraga
Tolosaldeko udalerriak: Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Orendain eta Tolosako Bedaio eta Aldaba auzoak.

Goierriko gipuzkera[1] gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako hego-ekialdeko Goierri eskualdean (Urola Garaia ere barne dela) egiten dena. Goierri, tradizioz, oso gune euskalduna izan da, nahiz eta XX. mendearen bigarren erdian eskualdeko industriaguneek —batez ere Beasain, Ordizia, Lazkao, Legazpi eta Zumarraga udalerriek— erdaldun kopuru handia jaso izan. Migrazio hartan, kopuru txikiagoan bada ere, Goierri barruko eta beste euskalki edo azpieuskalki batzuetako euskaldunak ere bildu ziren industriagune horietara.

Erdialdeko euskararen barruan, Goierriko hizkera nortasun handikoa da. Hasteko, homogeneo samarra da Goierri osokoa. Mendebaleko euskararen ezaugarri zenbait iritsi dira bertara (batez ere sartaldeko ertzean dauden Zegama, Segura eta, bereziki, Legazpira), eta, ostera, Gipuzkoako gainerako hizkeretan zabaldu diren ezaugarrietako asko ez dira Goierrin hedatu. Azken gertakari bi hauek Urolaldeko hizkeretan ere nabari dira, baina Goierrin, gainera, Araban behiala mintzo zen euskararekiko lotura ere sumatzen da.[2]

Goierriko gipuzkera egiten den eremua

Goierri osoko udalerrietan mintzatzen da, bai eta Urola Garaia eskualdeko Ezkio-Itsaso eta Legazpi udalerrietan ere. Urretxu eta Zumarragako euskara azpieuskalkien artekoa da, bai Goierriko hizkeraren eta bai Urolaldeko hizkeraren ezaugarriak ditu.[3]

Goierriko azpieuskalkiko udalerrien zerrenda

Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain.

Beste azpieuskalkiekiko lotura egiten duten udalerriak

Udalerri hauetan egiten den euskarak baditu Goierriko hizkeraren ezaugarriak, eta beste azpieuskalkiren batenak ere.

Goierriko gipuzkeraren mugen auzia

Hala, bada, bi mugatan ondoko azpieuskalkiekiko lotura eremuak ditu Goierriko hizkerak. Ipar-mendebaldean, Zumarraga eta Urretxu udalerrietako euskarak bai Goierriko hizkerakoak eta bai Urolaldekoak dira, bi azpieuskalkietako ezaugarriak dituztelako; horretan adostasun zabala dago euskalarien artean.

Beterriko azpieuskalkiarekiko mugak, berriz, ez daude oso argi. Gaur egun euskalkien azterketan itzal handiena duen Koldo Zuazo euskalariaren ustez, ekialdetik, Goierriko eta Tolosaldeko hizkeren arteko lotura Ikaztegieta eta Abaltzisketa udalerrietan dago:[3]

« [...] Dena dela, Goierri ere ez dago Gipuzkoako gainerako eskualdeetatik erabat bereizita. Gaur egun, behinik behin, Abaltzisketak eta Ikaztegietak egiten dute Goierri eta Tolosaldearen arteko lotura, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa. »

Halere, bertakoen euskararen ezagulea denarentzat badaude, jada Goierriko hizkera mintzatzen ez dutelako adierazgarriak. Adibidez, Abaltzisketa eta Ikaztegietan eta iparraldera jada Beterriko hizkeraren in du, dakat edo hemendikan bezalako aldaerak erabiltzen dira, Goierriko hizkerako in do, dauket edo hemendio ez bezala. Eta Zumarraga eta Urretxun Mendebaldeko euskaraz eta Azkoitia eta Azpeitian hain ohikoa den ipini aditza erabiltzen dute, Goierriko hizkeran batere erabiltzen ez dena, jarri baizik. Berez eskualde hauetakoak ez diren euskaldunentzat ia nabarmenkaitzak diren ezberdintasun txikiak izan arren, eskualde hauetako euskaldunek beren artean zein hizkera mintzatzen duten eta nongoak diren jakiteko adina adierazgarriak badira.

Hala ere, giputz euskarako azpieuskalkien banaketa iparralde/hegoalde artekoa ere badela adierazi du:[2]

« [...] banaketa bikoitza egin daiteke: Iparraldea/hegoaldea banaketa batetik, alegia, Goierri eta Toloserriko hegoaldeko hizkera batzuk Gipuzkoako gainontzekoetatik bereizten dituena; eta sartaldea/sortaldea banaketa bestetik, gutxi gorabehera Zumaia–Aizarnazabal–Zestoa–Errezil–Azpeiti eta Goierrin barrena datorren lerroaren arabera egin litekeena. »

Koldo Zuazok giputz euskararen hegoaldeko aldaeratzat izendatzen duen horri, hain zuzen ere, «Goierriko gipuzkera» esan izan diote Luis Luziano Bonaparteren sailkapenari jarraitu diotenek. Beraz, gaur egungo euskal dialektologiaren ikuspegitik ere, bada arrazoirik Goierriko gipuzkeraren ipar-ekialdeko mugak Pedro Irizarren mapan[4] dauden tokian jartzeko, hau da, Alegia, Altzo eta Bedaio ere barne hartuta.

Azpitaldeak

Goierriko hizkeraren barnean ere azpitaldeak daude:

Tokian tokiko edo herri bakoitzeko hizkera bereziak ere badira: Zaldibiako hizkera, Ataungo hizkera, Idiazabalgo hizkera, Zegamako hizkera, eta abar.

Goierriko Beasain, Ordizia, Lazkao eta Legazpi udalerri jendetsuetan mintzatzen den euskarak, oro har, ez ditu Goierriko berezitasunak herri txikietan bezain ondo gorde, hasieran aipatu dugun migrazio horrek euskaldun berriak ugaritzea eta beste euskal hizkera batzuen ezaugarriak gehitzea ekarri baitu. Dena dela, udalerri jendetsu horietan ere, baserri giroko auzoetako hizkerek Goierriko berezitasunak izaten dituzte.

Berezitasunak

Legazpiko Antonio Agirre[6] (Ahotsak[7] proiekturako)

Gipuzkerako ezaugarriez gainera, Goierriko gipuzkerak baditu hainbat bereizgarri. Hego Euskal Herriko euskalkietan gertatu ohi denez, Goierriko zaharren artean edota herri hizkera lagunartekoan, gaztelaniatiko mailegu gordin samarrak erabili ohi dira: notizik ('albisteak'), binagrea ('ozpina'), barkue ('itsasontzia')... Gaztelania, hizkuntzen estatusaren hierarkian, euskararen oso gainetik zegoen garaiaren isla da. Gazteek, euskara batuan alfabetatuak baitira, ez dituzte hainbeste erabiltzen mailegu gordinok; ordainetan, zaharren etorria eta esamolde aberastasuna falta dituzte maiz.

Ezaugarri fonetiko eta morfologikoak

Hitzak eta esamoldeak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 57. arauko azalpenak: «Euskalkia gipuzkera  da. Bereizi behar denean erants daiteke Goierriko, Beterriko, etab.»
  2. a b Koldo Zuazo (1998): «Euskalkiak, gaur». Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 78. zenbakia.
  3. a b c «[...] Dena dela, Goierri ere ez dago Gipuzkoako gainerako eskualdeetatik erabat bereizita. Gaur egun, behinik behin, Abaltzisketak eta Ikaztegietak egiten dute Goierri eta Tolosaldearen arteko lotura, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa».
    Koldo Zuazo (2003): Euskalkiak: herriaren lekukoak, Elkar. 138. orrialdea, Otamotz.com webgunean aipatua.
  4. a b Ikus Pedro Irizar euskalariak 1970ean eginiko Goierriko hizkeraren mapa (Pedro de Yrizar: Morfología del verbo auxiliar vasco, «Subdialecto meridional: variedad de Cegama» atala. Otamotz.com webgunean ikusgai). Gorriz, Goierriko gipuzkeraren aldaera bakoitzaren izenaren ondoan, 1970ean zituen hiztunen kopurua ageri da.
  5. Irene Hurtado euskalariak ere Pedro Irizarrek zehaztutako muga hori gaur egungotzat jotzen du: «Goierri eskualde zabala izanik, sartaldea eta sortaldea bereizi ditu filologo bizkaitarrak zenbait elementu aztertzeko. Aldaketa batzuk herriz herri ematen dira eta beste kasu batzuk Goierri osoan ematen dira eta baita Tolosaldean ere. Bi eskualde nagusi horien arteko hizkera-muga Alegia eta Legorreta artean kokatuko litzateke.» (Joxemi Saizar: «Goierri eta Tolosaldeko hizkeren azterketa, liburuan», Argia, 2001-06-24)
  6. «Gerra Legazpin - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  8. a b Txillardegi eta beste (1987): Euskal dialektologiaren hastapenak, Udako Euskal Unibertsitatea. ISBN 84-86644-00-3.
  9. «Bigarren aukeria ixiltzen dan galdera perpausetan erabiltzen da sarri ala mendebalian. Antzuolakua da adibidia (Larrañaga 1998: 157): soatu in ga, ala? 'zoratu egin gara, ala?'»
    Koldo Zuazo (1999): Deba ibarreko euskeria. Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko udalak.
  10. a b c Orotariko Euskal Hiztegia.
  11. Koldo Zuazo (1999): Deba ibarreko euskeria. Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko udalak.
  12. a b c d e f g h i j k l Euskaltzaindia (2008): Euskararen Herri Hizkeren Atlasa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak