Guillaume Apollinaire
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilhelm Albert Włodzimierz Apollinaris de Wąż-Kostrowicky
JaiotzaErroma1880ko abuztuaren 26a
Herrialdea Frantzia  (1916ko martxoaren 9a -
BizilekuaErroma
Monako
Cannes
Niza
Aix-les-Bains
Lyon
Paris
Stavelot
Nimes
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1918ko azaroaren 9a (38 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Espainiako gripea
Familia
Ezkontidea(k)Amélia Kolb
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaColegio Niño Jesús de Praga (en) Itzuli
(1887 -
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Valoniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea, arte-kritikaria, eguneroko-idazlea, ipuin-kontalaria, literatura-kritikaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Paris
Belgika
Alemania eta Herbehereak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSociété Normande de Peinture Moderne (en) Itzuli
Izengoitia(k)Fernand Laviet
Genero artistikoablank verse (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
Zerbitzu militarra
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0032091 Allocine: 35219 Allmovie: p315425
Musicbrainz: 45f5e60c-16e6-49d5-8918-4e1bbcc050e2 Discogs: 217031 IMSLP: Category:Apollinaire,_Guillaume Find a Grave: 32 Edit the value on Wikidata

Guillaume Apollinaire, jaiotza-izenez Wilhelm Albert Włodzimierz Apolinary Kostrowicki (Erroma, Italia, 1880ko abuztuaren 26a - Paris, Frantzia, 1918ko azaroaren 9a) frantses idazlea izan zen.

Biografia

Ikasketa ezohikoak egin zituen, eta familiako irakasle-postu bat lortu zuen Renanian (1912-1945); lanbide horri esker, Alemania eta Austria-Hungarian zehar bidaia ugari egin ahal izan zituen.

Parisa joanda, bere lehen lanak argitaratu zituen literatura-aldizkarietan, eta Alfred Jarry eta beste zenbait literatura-egile gazte ezagutu. Arte-kritika egin zuen, bere lagunen joera berrien alde eginez: Picasso, Braque, Dufy, Matisse, Rousseau...

1909an lehen liburua argitaratu zuen, L´Enchanteur pourrissant ("Liluratzailea usteltzen"). Gero L´Heresiarque et compagnie (1910) ipuin-bilduma ondu zuen. Le Bestiaire ou Cortège d´Orphée (1911) fantasia poetikoaren ondoan, bere poema hoberenen bilduma plazaratu zuen: Alcools (1913). Poesia modernoaren obra nagusi horrek 1908 eta 1913 artean moldaturiko lanak biltzen ditu. Urte berekoa da Les peintres cubistes.

Kaligrama.

Lehen Mundu Gerra hastean frantses armadan sartu zen (1914), eta zauritu egin zuten 1916 urtean. Berriro Parisa itzulirik, abangoardiako aldizkari nagusietan esku hartu zuen. 1917an poema-liburu berri bat argitaratu zuen, Vitam impendere amori, bai eta autoreak berak "drama surrealista" deitu zuen lan guztiz originala: Les Mamelles de Tirésias ("Tiresiasen Titiak"). 1918an Calligrammes agertu zen, ospetsuak egin ziren poema grafikoen bilduma; urte berean ezkondu zen.

Espainiako gripeak jota hil aurretik, 1918an bertan kronika poetikoen bilduma bat argitaratu zuen: Le Flâneur des deux rives ("Bi ertzetako paseatzailea"). Hil ondoren agerturiko zenbait lan: La femme assise ("Emakume eseria", 1920); Ombre de mon amour ("Ene amodioaren itzala", 1947); Lettres à Lou ("Louri gutunak", 1955).

Margolari lagunekin batean laster igarri zuen nondik abiatuko ziren surrealismoaren aitzindariak. Horrenbestez, arte modernoaren lehen aldarrikatzaileetakoa da. Bere poesia, forma-ausardiak gorabehera (puntuazio-zeinuen ezabapena, berritasun tipografikoak eta abar), lirismo bikainekoa da, tonu xumean adierazlea eta zirrara bigunaren sortzailea.

Obra

Le Pont Mirabeau, Apollinaireren lana (1913).

Poesia

Eleberriak eta ipuinak

Lan kritikoak eta kronikak

Antzerkia eta zinema

Korrespondentzia

Egunerokoa

Apollinaire euskaraz

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Apollinaire Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Guillaume Apollinaire