Guillaume Depardieu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guillaume Jean Maxime Antoine Depardieu |
Jaiotza | Parisko 14. barrutia, 1971ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Garches, 2008ko urriaren 13a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Q104831641 |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Gérard Depardieu |
Ama | Élisabeth Depardieu |
Ezkontidea(k) | Élise Ventre (en) (1999 - 2006) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Pisua | 80 kilogramo |
Altuera | 1,85 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Guillaume Jean Maxime Antoine Depardieu (Paris, 1971ko apirilaren 7a - Garches, 2008ko urriaren 13a) frantses aktorea izan zen, Gérard Depardieu aktorearen semea.
Guillaume Depardieu Parisen jaio zen, 1971ko apirilaren 7an. Aita Gérard Depardieu izan zuen eta ama, berriz, Elisabeth Depardieu, biak aktoreak. Julie Depardieu eta Roxane Depardieu arrebak ere aktore izan ziren.
1995ean, Guillaumek moto istripu larria izan zuen, aurreko kotxeari maleta bat erori zitzaionean. Kirurgia bat baino gehiago egin behar izan zioten belaunean -17- eta, ospitalean, Staphylococcus aureusek eragindako infekzioa jasan zuen, 2003an, hanka moztu beharrean izan zelarik.
Tenperamentu bortitzeko gizona, haserrealdiak behin baino gehiagotan izan ziren ezagunak. 1999ko Gijóngo Zinemaldian, aktore hoberenaren saria eman zioten, baina, erakutsitako jarrera zela-eta, bota egin zuten handik. Hoteleko logelak nozitu zuen aktorearen jenio txarra, txikituta utzi baitzuen, eta mostraren zuzendaria ere mehatxupean jarri zuen[1].
Alaba Louise jaio eta gero, badirudi Guillaume bareago zebilela, baina zaila zen sartu zen zulotik ateratzea: droga, biolentzia, alkohola...
2008ko urriaren 13an, Errumaniatik etorri eta 3 egunetara, neumoniak hil zuen. 37 urte besterik ez zituen[2].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Depardieu |