Hammurabiren Kodea
Jatorria
Argitaratze-dataK.a. 1752
Jatorrizko hizkuntzaAkadera
Honen izena daramaHamurabi
Ezaugarriak
HizkuntzaAkadera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiajabetza, family law (en) Itzuli, Zuzenbide pribatua, zigor-zuzenbidea, Jaraunsletza, offence against the person (en) Itzuli, Alokairua, service contract (en) Itzuli eta justizia

Hammurabiren Kodea Babiloniako zuzenbide-testua da, K. a. 1750 aldean Hammurabi Babiloniako seigarren erregeak promulgatu zuena. 1901-1902 aldean Susa hirian aurkitu eta gaur egun Louvre museoan dagoen dioritazko zutarri batean idatzirik dago. Ezagutzen den lege bildumarik zaharrena da, eta antzinako Mesopotamiako osoena. Arauez osatutako kodea da, ondorengo kodeentzako eredu izan zena, eta oso garrantzitsua izan zen Mesopotamiako gizartea ikertzeko.

Zutarria

Hammurabiren Kodea dioritazko zutarri zilindriko batean idatzirik dago. Zilindroaren behe-erliebean Xamax, justiziaren jainkoa, ageri da Hammurabiri legeak ematen, erregearen legea jainkoaren hitza dela adierazi nahiz. Zutarriaren bi aldeetan, molde kuneiformez (ziri erako moldez), akkadieraz idatzitako 282 epai daude, 34 zerrendatan.

Edukia

Kodeko artikuluek eguneroko bizitzako hainbat arau ezartzen dituzte. Batez ere honakoak arautzen ditu:

Hammurabiren Kodearen arau batzuk

Erreferentziak

Kanpo estekak