Ibai-aingira | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Anguilliformes |
Familia | Anguillidae |
Generoa | Anguilla |
Espeziea | Anguilla anguilla (Linnaeus, 1758)
|
Banaketa mapa | |
Ibai-aingira edo aingira[1] (Anguilla anguilla) anguillidae familiako arraina da, Iparraldeko Ozeano Atlantikoan eta Europa inguratzen duten itsasoetan bizi dena[2]. Euskal Herrian aingira populazio ugari daude, bereziki kantauriar isurialdean.
Aurkitutako ibai-aingirarik luzeenak 133 cm eta 6,6 kg.[3] zituen eta zaharrenak 88 urte[4].
Bere hegaletan ez du hezurrik eta eta berde-marroi koloreko gorputz luzanga du,[5] aurrealdean biribila eta atzealdean zapala dena[6]. Aldeko hegalak luzeak ditu oso,[6] ipurditik ia gorputzaren erdira doazenak[7][5].
Mendebaldeko Ozeano Atlantikoan dagoen Sargazoen itsasoan neguaren bukaeran jaioak, larbek 10 hilabeteko bidaia egiten dute Europako kostaldeetara urak lagunduta[5][8]. Europan ibaietan gora egiten dute eta urte asko ematen dituzte metamorfosi egin[2] eta itsasora itzuli arte[9].
Espezie preziatua da oso, batez ere jaio eta arrainkume direnean ibaietan gora egiten dutenean. Orduan «angula» izenaz ezagunak dira. Arrain-haztegietan ere ekoiztuak dira[2]
Fresko, ketu zein izoztuak errezeta asko daude angulak jateko[10].