Ideien teoria Platonek garatutako ontologia da.

Platon: bizitza eta lanak

Bere bizitza 20 urteko lau periodotan bana daiteke:

1.Sokratesekiko harremanak: Hogei urte zituela ezagutu zuen filosofo hau. Honen izaerak txunditu egin zuen; harez geroztik, bere dizipulurik leialena izanik. Sokrates hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen lagun batzuekin eta Megaran ezkutatu ziren, non Euklidesek (Sokratesen dizipulua ere zena) lagunduko zien. Arriskurik ez zegoela uste zuenean Atenasera itzuli eta idazten eta irakasten hasi zen.
2.Sirakusara iristea: 390 urte aldera Mediterraneoan zehar bidaia egin zuen. Kreta, Egipto, Cirene eta Magna Graecia bisitatu zituen. Pitagorikoekin harremanetan jarri zen, eta bere sokratismoa nabarmenki aldatua suertatu zen. Sirakusako gortean jaso zuten eta hantxe bere ideia politikoak praktikara eramaten saiatu zen. Erregeari filosofiaren araberako bidezko estatua egin zezala aholkatu zion. Tiranoa, berriz, ez zegoen bere gutiziak zapuzteko prest eta Platon egiendarrei entregatua izan zen. Horiek gerlako preso kontsideratu zuten, eta esklabu bezala saldu, beranduago lagun batek erosi eta Atenasera eraman zuelarik.

Bere pentsaeraren eboluzioa lehen aipaturiko periodotan bana daitezke:

Problematika orokora

Ideien mundua

« Nahi al duk -jarraitu zuen Sokratesek- bi errealitate mota onar ditzagula? bata ikusgarria eta beste ikusezina?

-Onar ditzagun, bada.

-Eta ikusezina beti egoera berean dagoela, ikusgarria inoiz ere egoera berean ez dagoelarik?

-Onar dezagun hau ere -ihardetsi zuen Zebesek.

Fedon

»

Platonek bi errealitate bereizi zituen,, bata hauteman daitekeen errealitatea eta bestea errealitate sumaezina eta aldaezina', honi dualismo platonikoa deritzo.

Bi munduak
Ideiak
Mundu sentikorra
Demiurgoa

Ezagutzaren teoria

Ezagutzaren objektua
Ezagutzarako bideak
Ezagutza-graduak

Dualismo antropologikoa

Platonen etika

Estatu ideala

Kanpo estekak