Artikulu hau eraikuntza material bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igeltsu (argipena)».
Igeltsu birrindu eta erdi hidratatua

Igeltsua batez ere eraikuntza eta eskulturagintzan erabiltzen den material zuriari deitzen zaio, urarekin nahasten denean azkar gogortzen dena. Lehortu ondoren mortairu eta zementua bezain gogorra geratzen ez denez, konglomeratzaile baino gehiago akabera moduan erabiltzen da.

Igeltsu naturalak (ezpurutasunik gabea), CaSO4 2·H2O, ez du eraikuntzan erabilpenik, baina labean egosiz gero igeltsu erdi hidratatua lortzen da, CaSO4 ½·H2O, eta hau da eraikuntzan erabiltzen den materiala, urarekin nahastuz gogortu egiten baita; birrindua saltzen da azken hau.

Historia

Gizakiak, sua menpean zuelarik, igeltsua prestatzen ikasi zuen, buztina aldera batera utziz; emokatzeko, hormarriak lotu eta etxebizitzetako juntadurak ixteko hasi ziren erabiltzen.

Igeltsuaren faseak labean

Igeltsu naturala, edo CaSO4 2·H2O, kaltzio sulfatoa eta bi ur molekulek osatzen dute. Tenperatura altuan ur molekulak askatu egiten dira, baina hori gertatu bitartean igeltsuak fase ezberdinak jasaten ditu, eraikuntzan erabiltzen diren igeltsu ezberdinak lortuaz:

Motak

Ohiko igeltsuak edo faseanitzak

Industria igeltsuak edo labe mekanikokoak

Gehigarridun igeltsuak

Erabilpena

Eraikuntza

Industria

Medikuntza

Artea

Nekazaritza

Kanpo estekak