Artikulu hau idazle eta politikari nafarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Ignacio Baleztena Azkarate

Bizitza
JaiotzaIruñea1887ko apirilaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1972ko irailaren 23a (85 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, abokatua, kantugilea eta requeté soldier (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Ignacio Baleztena Azkarate (Iruñea, 1887ko apirilaren 2a - Iruñea, 1972ko irailaren 23a) nafar abokatu, idazle eta politikari karlista izan zen. Iruñeko Baleztena etxean bizi izan zen.

Biografia

Deustuko eta Salamancako Unibertsitateetan zuzenbidea ikasi zuen. Gazte-gaztetik politikari ekin zion eta 1918an Iruñeko zinegotzi hautatu zuten. 1922an inauguratu Amaiurko monolitoaren harira, haren aldeko jarrera hartu zuen. Espainiako Bigarren Errepublikan, Lizarrako estatutuaren alde egin zuen. Espainiako Gerra Zibilean, errekete boluntarioa izan zen eta Emilio Molari lagundu zion.

Guda ondoren Nafarroako museoko zuzendaria eta Eusko Ikaskuntzako kidea izan zen. El Pensamiento Navarro eta Diario de Navarra egunkarientzako ere lan egin zuen, Premin de Iruña eta Tiburcio de Orkabio ezizenak erabiliz. Joshe Miguel eta Radica astekari karlistak zuzendu zituen[1]. Sanferminak ere bultzatu zituen: Uno de enero, dos de febrero... abestiaren egilea izateaz gain, Riau-riaua sustatu eta Muthiko Alaiak peña sortu zuen.

Idazlanak

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo loturak