Igor Moiseiev | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kiev, 1906ko urtarrilaren 8a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Mosku, 2007ko azaroaren 2a (101 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tamara Zeyfert (en) Irina Moiseeva (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow State Academy of Choreography (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, ballet dantzaria, ballet-irakaslea eta dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Igor Alexandrovitx Moiseiev (Игорь Александрович Моисеев; Kiev, 1906ko urtarrilaren 21agreg./urtarrilaren 8ajul. - Mosku, 2007ko azaroaren 2a) errusiar dantzaria eta koreografoa izan zen.
Moskuko Bolshoiko ikasle izan zen, eta hemezortzi urte zituela bertako solista bihurtu zen. 1937. urtetik aurrera, Sobietar Batasuneko Herri Dantzen Talde Ofizialeko zuzendari izan zen. Talde hori 150 dantzarik osatzen zuten, eta Sobietar Batasuneko Errepubliketako dantzari handienak biltzen zituen. Mundu osoan ikusi ahal izan da talde horren homogeneotasuna. Koreografiak, elezaharretan eta musika tradizionaletan oinarrituta, askotan gai iraultzaileekin lotuak egon dira: Partisanoak, 1955; Espartako, 1958; Viva Cuba, 1962. Sobietar Batasuneko Herriaren Artista titulua jaso zuen, eta behin baino gehiagotan, Stalin saria.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igor Moiseiev |