Inge Lehmann | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tommerup (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kopenhage, 1993ko otsailaren 21a (104 urte) |
Hobiratze lekua | Hørsholm Kirkegård (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Alfred Lehmann |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea 1968) Cand.mag. (en) ![]() Newnham College (en) ![]() (1910 - 1911) |
Hizkuntzak | daniera |
Irakaslea(k) | Niels Erik Nørlund (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | sismologoa, geologoa, lur-neurtzailea, naturalista eta geophysicist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Geodætisk Institut (en) ![]() |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society |
Inge Lehmann (Kopenhage, 1888ko maiatzaren 13a - ibidem, 1993ko otsailaren 21a) sismologo daniarra izan zen. Lurrikaren magnitudeak eta hauen ondorioen inguruko lehenengo probak egin zituen eta Lurraren barne-nukleoa eta kanpo-nukleoa bereizi zituen. Bien arteko mugari Lehmann etenunea esaten zaio.
Lehmann Østerbron jaio zen, Kopenhage hiriburu daniarreko auzo batean. Alfred Georg Ludvig Lehmann psikologo esperimentalaren (1858-1921en) alaba zen. Hanna Adler-ek zuzendutako eskola pedagogiko aurrerakoira joan zen, bertan, neskak eta mutilak gai berdinak ikasten zituzten. Adler Niels Bohr-en izeba zen. Eskola amaitu ondoren, bere osasun-egoera txarragatik eten batzuk izan zituen. Hobetu zenean, Kopenhagen eta Cambridgen matematikak ikasi zuen. Urte batzuk pasa ondoren, Niels Erik Nørlunden geodesia laguntzaile izan zen eta honek Danimarka eta Groenlandiako behatoki sismologikoak sortzeko agindu zion.
1920an matematika titulua atera zuen 12 urtetako aurregradu-ikerketa ondoren eta Kopenhageko eta Cambridgeko Unibertsitateko graduondokoak ere lortu zituen. Belgikan eta Herbeheretan, Alemanian eta Frantzian ere ikasi zituen.
1925 urtean sismologia ikasketak hasi zituen eta 1928an Danimarkako Erret Institutu Geodesikoaren buru izendatu zuten, 25 urtetan zehar iraun zuen kargu horretan.
Lurraren nukleoak bi zati dituela postulatu zuen aurreneko zientzilaria izan zen, barne-nukleo solidoa eta kanpo-nukleo likidoa hain zuzen ere. P uhinen abiadura aldaketan oinarritu zen hori ondorioztatzeko. 1936 urtean argitaratu zen dokumentua eta nukleo bien arteko mugari Lehmannen etena izena eman zitzaion.
![]() |
Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |